Iritzia eman
New York, New York
Garate, Gotzon
Elkar, 2009
(4) iritzi
Nork bidalia: Azpeitia (2009-09-16 14:31:56)
New York, New York
Nork bidalia: Oņati (2009-09-08 17:45:56)
New York, New York
Gotzon Garatek idatzitako kronika liburu bat da New York, New York. Pertsonalki ez zait asko gustatu uste dudalako horrelako istorioak planetako edozein izkinatan aurkitu daitezkeela eta ez dutelako berezitasun handirik munduan gertatu daitezkeen beste hamaika istorioekiko.
Irakurterraza da, arratsalde batean erraz irakurri daiteke baina ez du besterik. New York beltz eta itsusi bat aurkezten digu momentu oro. Badirudi hiri horretan ez direla gauza onik gertatzen. Guztia da bortxaketa, hilketa, armak, drogak… Eta ados, New York, hortaz eginda egon daiteke baina zati bat da eta autorea ahalegindu behar zen beste aurpegi hortaz ere ikuspegi bat ematen baina ez du egin.
Ez dakit liburu hau lagun bati gomendatuko niokeen irakurtzeko, agian lagun hori New York hiriaz zerbait gehiago jakin izan nahiko balu… baina ez dakit.
Nork bidalia: Irun (2009-09-04 09:55:30)
New York, New York
Nork bidalia: Bera (2009-07-11 17:49:14)
Lesakatik.
New York, New York.
1984 urtean idatzitakoa omen (kontutan hartu), orain ber-argitaratu egin dute.
Berriki zendu zitzaigun Gotzon Garate. Euskaltzale honen laudoriorik egitekotan, ni baino hobeagorik bada (liburuaren hitzaurrean, Juanra Madariaga mintzo da. Eta Andoni Egañaren bertsoak). Bere liburu gaurkotua irakurriz egin nahi izan diot Gotzoni omen isila.
Liburuaren mamia: New York hirian bizi den (bizi zen) giza-fauna eta giza-floraren aurkezpena egiten du Gotzonek. Argazki ttikiak, diapositiba moduan emanak; pasarela moduan, gizon-emakume eta neska-mutilak pasarelan, larru gorritan, batipat afektuen behar gorritan.
Tapa-tapa aurkezten dizkigu, narratzaileak berak ezagututako bizitzak eta pasarteak, gordinak baina erruki haundiz kontatuak, idazteko eta kontatzeko gizon honek zuen segurantziaz. Agian ikuspustu moralista-paternalista?. Baietz esanen nuke, paternalista, Gotzon pater bat zelako, aita, eta hori ez zuen ez ukatzen, ez disimulatzen. Beraz, aita baten ikuspuntua dario, bai, babes, gerizpe, pertsonaren egoeran inplikatuz eta beretaz urrikalduz. Eta horrek indarra ematen dio narrazioari, nire idurikoz.
Interesgarria gaia, uste nuena baina erakargarriago eta hunkigarriago egin zait. Ikaragarria baida erakusten diguna: gizarte usteltzen ari den honen tripak, kaka usaina.
Euskara, hizkera: ederki aski dakizue nolakoa den Gotzon Garateren euskara eta hizkera; hitz jario ederra, sendoa, lasaia eta aberatsa; euskara JATORRA esanen luke berak, “GARBIA” (aldiz neologismoak eta hitz-osaketa berriak ere josten bai ditu; egokiak ala aldrebesak, bakoitzak berak epai ditzala).
Gozatu egiten dut Gotzon irakurtzean. Gaztetzen nau, zeren, gure gaztetako aiton haren moduan: Gotzonek euskaraz eraikitzen du pentsamena, esan beharrekoa, ideiak eta azalpenak, euskaraz “egin”. Eta badakigu, globalizazioari esker: gaur maiz erderaz egin ohi dugu ideien orea (masa), erderaz pentsatu, eta ondoren hori euskarara itzuli, agian. Ez?.
Agur, Gotzon. Eskerrik asko. Sit tibi terra levis.
Sarituen zerrenda
Aurreko urteetan Beterriko Liburua saria jaso duten liburuen zerrenda zure esku.
Urteko liburuak
Hemen dituzu 2010an argitaraturiko hainbat liburu
Bilatu liburua
Liburu baten bila bazabiltza sakatu azpiko estekan.




111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.
akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450