Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Lehertu da festa

Lehertu da festa

Izenburua: Lehertu da festa

Idazlea: Eneko Aizpurua

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2016

Donostia Europako Kultur Hiriburutzaren atarian da. Mikel Egileor freelancekazetari ohi eta outsider totala ikertzaile dabil orain. Hiriko gazte baten desagerpena ikertzeko enkargua eman diote. Egileorrez gain, ordea, Ertzaintza ere atzetik dabilkio gazteari, Europako kultur gertakari handia hondatu eta galarazi nahi duelakoan. Atentatuen psikosia hiriko bazter guztietan hedatu da. Agintariek segurtasun neurriak indartu dituzte, baina inork ez daki zer gertatuko den hurrena. Hotsandiko ospakizuna hari batean dago, baina ikuskizuna ziurtatua duzu, irakurle. Festa lehertzekotan da.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Asteartea, 14 Martxoa 2017 22:12 Iruzkin lotura

    Eneko Aizpuruaren hirugarren eleberria da hau eta beste biak bezain eskasa da. Izan ere, besteetan bezala aspertu naiz.
    Genero beltzekoa da liburu hau ere, baina kontatzeko era astirotsua eta aspergarria da. Liburu honetan Mikel Egileor protagonista ikertzaile pribatua da, kazetaria izan beharrean, baina ez da onerako izan. Gainera, amaiera ez da ustekabekoa izan eta guztiz hotz utzi nau.
    Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau, beste biak gomendatu ez nituen bezala. Ea laugarrena!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago