111 Akademia
Akademiakideen eremua

Pasahitza ahaztu al zaizu?

Azken berriak

  • Herta Müler iazko Nobel saridunaren azken eleberria euskaratuko du

    Ibon Uribarrik irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek, Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa; halaxe erabaki du aho batez Joxe Austin Arrietak, Joxe Mari Berasategik eta Irati Marañonek osaturiko epaimahaiak. Uribarrik, iazko urte amaieran Suediako Akademiak hautaturiko Herta Müler idazle errumaniar-alemaniarraren azken eleberria euskaratuko du, Atemschaukel (Arnasaren kulunka), kritikak goraipatua. Aurten plazaratuko du Elkar argitaletxeak.

     

    Ibon  Uribarri Zenekorta (Zarautz, 1967)  Filosofian doktorea da, eta itzulpengintzako irakaslea EHUn. Filosofiako hainbat lan itzuli ditu, besteak beste, Kant eta Hegel, eta japonieratik ere euskaratu ditu zenbait literaturgile: Kawabata eta Murakami.

Agenda

Errezitaldia

Haragizkoa errezitaldia Edorta Jimenez eta Rafa Ruedaren eskutik.

Irudiak: Joseba Barrenetxea

Data: 2010-09-10

Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan

Ordua: 20:00etan

Antolatzailea:

Liburuak

Atsekabe zaitut

Irati Jimenez, Iratz Intziarte (IL.)

(0) iritzi

Hiri gorritik

Serrano, Asier

(0) iritzi

111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.

akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450