Azken berriak
Euskal eta errusiar kulturen arteko elkarrizketa bideratzea helburu hartuta, euskal liburuak errusierara itzultzeari ekin dio Gernika argitaletxeak. Gabriel Arestiren Harri eta herri, Julen Gabiriaren Connemara gure bihotzetan eta Joxe Migel Barandiaranen Mitología Vasca plazaratu ditu errusieraz, eta ondo bidean, gauza bera egingo du honako lan hauekin ere: Bernardo Atxagaren Obabakoak, Jon Kortazarren Euskal literaturaren historia, Joan Mari Irigoienen Ipuin batean bezala, Juanjo Olasagarreren Ezinezko maletak, Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik, Miren Billelabeitiaren Esquemas de euskara, Toti Martinez de Lezearen Euskal Herriko Leiendak eta Jabier Muguruzaren Laura kanpoan da (azken hori formatu digitalean).
Roberto Serrano itzultzailea eta Roman Ignatiev etnografoa dira Gernika argitaletxearen sortzaile eta editore nagusiak, bata Euskal Herritik eta bestea Moskutik. Iazko neguan plazaratu zituzten Barandiaranen Baskskaya mifologia, Arestiren Kamen i Narod eta euskarazko eleberri baten lehen errusierazko itzulpena, Gabiriaren Konnemara v nashem serdtse. Serrano eta Ignatiev-en artean egiten dituzte itzulpenak, baina proiektura itzultzaile gehiago erakartzen saiatzen ari dira. Esaterako, Olasagarreren Ezinezko maletak eleberriaren itzulpena Vladimer Luarsabixvili Georgiako Ilia unibertsitateko Euskal Literaturako irakaslea ari da egiten, Georgian, Tbilisin.
Agenda
Errezitaldia
Haragizkoa errezitaldia Edorta Jimenez eta Rafa Ruedaren eskutik.
Irudiak: Joseba Barrenetxea
Data: 2010-09-10
Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan
Ordua: 20:00etan
Antolatzailea:
Liburuak




111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.
akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450