111 Akademia
Akademiakideen eremua

Pasahitza ahaztu al zaizu?

Azken berriak

  • Galerna lanari esker saritu dute donostiarra: udaberrian kaleratuko du eleberria Elkar argitaletxeak

    Iratxe Esnaola Aldanondok irabazi du Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Agustin Zubikarai nobela laburren lehiaketa, Galerna izeneko lanari esker. 5.400 euroko saria jasoko du idazle gazteak, eta Elkar argitaletxeak udaberrian kaleratuko du eleberria. Hala erabaki du Miren Agur Meabek, Ana Urkizak eta Xabier Mendiguren Elizegik osatzen duten epaimahaiak.

     

    Donostian jaio zen Iratxe Esnaola 1983an. Kazetaritzan lizentziatua da EHUn, eta Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan Granadako Unibertsitatean. Gaur egun unibertsitateko irakaslea da Txileko Santiagon.

     

    Galerna: abuztuko azken eguna da itsasertzeko hiri turistiko batean; beroa jasanezina da, eta galerna datorrela antzematen da.  Giro sargori horretan lau pertsonaia, beren arteko harreman nahasietan korapilaturik. Erritmoaren erabilera bikainez eta tentsioari une oro eutsiz, sentimenduen biluzte-ariketa trebea egiten du egileak, erromantizismoaren antipodetan, pertsonaiekiko distantzia nabarmen uzten duen idazkera hotz eta zorrotz baten bidez. 

Agenda

Errezitaldia

Haragizkoa errezitaldia Edorta Jimenez eta Rafa Ruedaren eskutik.

Irudiak: Joseba Barrenetxea

Data: 2010-09-10

Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan

Ordua: 20:00etan

Antolatzailea:

Liburuak

Atsekabe zaitut

Irati Jimenez, Iratz Intziarte (IL.)

(0) iritzi

Hiri gorritik

Serrano, Asier

(0) iritzi

111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.

akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450