Azken berriak
Ruben Ruizek (Gasteiz, 1973) eskuratu du haur eta gazte literaturako Euskadi Saria, Anekdotak (Pamiela, 2008) liburuarekin. Epaimahaiaren aburuz, Ruizen lanak "munduari eta bizitzari begirada poetikoa eskaintzen" die.
Falta ziren beste bi sariak ere ezagutarazi dira. Gaztelaniazko Euskadi Saria Luisa Etxenikeri (Donostia, 1957) eman diote El ángulo ciego eleberriagatik, eta aurten lehenengo aldiz emango den Ilustrazioko Euskadi Saria Elena Odriozolak (Donostia, 1967) jasoko du Aplastamiento de gotas lanagatik.
Hiru irabazleek hemezortzina mila euro jasoko dituzte, eta lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada, launa mila euro gehiago.
Gogora dezagun, Euskadi Literatura Saria Xabier Letek jasoko duela Egunsentiaren esku izoztuak poema liburuagatik, eta Euskadi Itzulpen Saria Antton Olanorentzat izango dela Wilkie Collins idazle ingelesaren The Moonstone eleberriaren Ilargi-harria euskarazko itzulpenagatik.
Euskadi Sariak azaroaren 24ean banatuko dira Bilboko EITBren egoitzan.
Agenda
Errezitaldia
Haragizkoa errezitaldia Edorta Jimenez eta Rafa Ruedaren eskutik.
Irudiak: Joseba Barrenetxea
Data: 2010-09-10
Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan
Ordua: 20:00etan
Antolatzailea:
Liburuak




111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.
akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450