Azken berriak
111 Akademiak antolaturiko 'Literaturaren bideak etorkizunean' jardunaldiak ari dira ibilbidearen amaierara iristen. Urriaren 22an ospatu zen azken aurreko saioa Iruñeako Elkar aretoan, eta hilaren 29an egingo da azkena Baionan.
Patxi Gaztelumendi gidari zutela, Aingeru Epaltza, Juanjo Olasagarre eta Patziku Perurena aritu ziren solasean Iruñeako mahai-inguruan. Beste hainbat gairen artean, orain pil-pilean dauden sariak izan zituzten eztabaidagai; zer nolako eragina duten saritua izan den idazlearengan, zer irabazten duen eta zer galdu, irakurleen liburu aukeraketan esatekorik ba ote duten...
Euskal liburuen idazkera estiloa (esaldi laburrak vs. menpeko esaldiak), kritikarako aukerak edo egungo argitaletxeen egoera ere azterturiko puntuen artean egon ziren.
Esan bezala, azken saioa urriaren 29an izango da Baionako Elkar aretoan (Arsenal plaza), iluntzeko 19:00etan. Itxaro Borda, Eneko Bidegain eta Itziar Madina izango dira solaskideak eta Juan Luis Zabalak moderatuko du mahai-ingurua.
Agenda
Errezitaldia
Haragizkoa errezitaldia Edorta Jimenez eta Rafa Ruedaren eskutik.
Irudiak: Joseba Barrenetxea
Data: 2010-09-10
Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan
Ordua: 20:00etan
Antolatzailea:
Liburuak




111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.
akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450