Azken berriak
111 Akademiak antolaturiko 'Literaturaren bideak etorkizunean' jardunaldiak ari dira astez aste euren ibilbidea egiten; Donostia eta Bilbotik pasa ondoren, urriaren 15ean Gasteizen ospatu zen hirugarren mahai-ingurua.
Aurreko bi solasaldietan bezalako eztabaida sutsurik sortu ez bazen ere, ildo interesgarriak jorratu zituzten solaskideek, eta tonu lasai eta atseginean, hizketaldi benetan erakargarria eskaini zieten Elkar aretoan bildu ziren entzuleei.
Literatura gutxiengo baten afizioa ote den ala ez aztertuz ekin zioten mahai-inguruari Iban Zalduak, Katixa Agirrek eta Patxi Zubizarretak, Ibon Egaña moderatzaile zutela, eta hortik abiatuta, hainbat bide landu zituzten: besteak beste, euskarara itzultzen den literatura unibertsala, beste hizkuntzetara itzultzen diren euskal liburuak, entretenimendua helburu duten lanak eta literaturaren artean sor daitekeen gatazka..., eta Kirmen Uribek irabazi berri duen Espainiako Literatura Saria ere agertu zen tartean.
Hurrengo mahai-ingurua urriaren 22an izango da Iruñeako Elkar aretoan (Comedias, 14). Aingeru Epaltza, Patziku Perurena eta Juanjo Olasagarre izango dira solaskideak eta Patxi Gaztelumendik moderatuko du mahai-ingurua.
Agenda
Errezitaldia
Haragizkoa errezitaldia Edorta Jimenez eta Rafa Ruedaren eskutik.
Irudiak: Joseba Barrenetxea
Data: 2010-09-10
Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan
Ordua: 20:00etan
Antolatzailea:
Liburuak




111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.
akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450