Azken berriak
'Literaturaren bideak etorkizunean' izeneko jardunaldi hauek 111 Akademiak euskal literatura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatzeko prestaturiko egitarauaren barnean antolatu dira, Elkar aretoekin elkarlanean.
Urriaren 1ean, 8an, 15ean, 22an eta 29an ospatuko dira mahai-inguruak Donostiako, Bilboko, Gasteizko, Iruñeako eta Baionako Elkar aretoetan, arratsaldeko 19:00etan. Donostiako solasaldian editoreak izango ditugu solaskide, eta gainerakoetan idazleak. Hona hemen egitaraua:
DONOSTIA - URRIAK 1:
Parte hartzaileak: Gorka Arrese, Inazio Mujika eta Xabier Mendiguren.
Moderatzailea: Juan Luis Zabala.
Elkar aretoa: Fermin Calbeton, 21
BILBO - URRIAK 8:
Parte hartzaileak: Irati Jimenez, Gotzon Barandiaran eta Goizalde Landabaso.
Moderatzailea: Patxi Gaztelumendi.
Elkar aretoa: Licenciado Poza, 14
GASTEIZ - URRIAK 15:
Parte hartzaileak: Iban Zaldua, Katixa Agirre eta Patxi Zubizarreta.
Moderatzailea: Ibon Egaña.
Elkar aretoa: San Prudencio, 7
IRUÑEA - URRIAK 22:
Parte hartzaileak: Aingeru Epaltza, Juanjo Olasagarre eta Patziku Perurena.
Moderatzailea: Patxi Gaztelumendi.
Elkar aretoa: Comedias, 14
BAIONA - URRIAK 29:
Parte hartzaileak: Itziar Madina, Eneko Bidegain eta Itxaro Borda.
Moderatzailea: Juan Luis Zabala.
Elkar aretoa: Arsenal plaza
Helburua literaturak etorkizunean har dezakeen norabideari buruz hausnarketa egitea da. Horretarako, jardunaldi hauen baitan ospatuko diren solasaldiak literaturaren gaur egungo egoeratik abiatuko dira, lehen analisi orokor bat egin eta hortik etorkizunean aurki dezakegunera jauzi egiteko: literatura paperean noiz arte ikusiko dugun, liburu elektronikoa eta honek irakurzaletasunean izan dezakeen eragina...
Euskal Herriko bost Elkar aretoetan ospatuko diren solasaldietan gai bera landuko da, eta ondoren, solasaldi guztiek eman dutenaren ondorioak jasoko dituen Beterriko Liburua aldizkariaren ale monografiko bat argitaratuko du 111 Akademiak.
Irakurle eta literaturazale guztiak gonbidatzen ditu 111 Akademiak solasaldi hauetara.
Agenda
Liburu aurkezpena
Data: 2010-09-08
Non: Donostia, Elkar aretoan
Ordua: 11:00etan
Antolatzailea:
Liburuak




111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.
akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450