Azken berriak
Elkar ezagutzeko, esperientziak trukatzeko eta lehen hausnarketa batzuk egiteko balio izan du Larrabetzun Literaturiaren baitan ospatu den irakurle taldeen mahai-inguruak. Bertan entzundakoen ondoren, gainera, badirudi gogoeta horiek jarraipena izan dezaketela etorkizunean.
Herri txiki zein handietakoak, inguru euskaldun zein ez hain euskaldunekoak... Baldintza ezberdinetan sortu eta lan egiten duten taldeek euren jardunaren berri eman zuten, eta hortik atera ziren lehenengo hizketagaiak. Esaterako, talde batzuek, landuko duten liburuaren idazlea bertan dela egiten dituzte saioak; beste batzuek, aldiz, egilerik gabe garatzen dute jarduna. Azken hauen ustez, zenbait kasutan idazlearen presentzia tarteko, irakurleak ez dira liburuari buruz lasaitasun osoz hitz egitera ausartzen. "Irakurleek gutxiago parte hartzen dute eta saioa idazlearen hitzaldi bilakatzeko arriskua dago", adierazi zuen Zumarragako taldeko Gorka Azkaratek. Idazlea bertan izateak saioa aberastu egiten du beste zenbaiten ustez. "Gertatu izan zaigu liburua gustuko ez izatea edo ez amaitzea, baina idazlearen ikuspegia ezagututa, iritziz aldatzea edo liburua amaitzea", zioen Amezketako taldeko Nekane Bautistak.
Inguru euskaldun batean bizi arren euskarazko literatura irakurtzeko ohiturarik eza izan da taldearen sorreraren arrazoi kasu batzuetan; beste zenbaitetan, inguru ez hain euskaldunean bizi diren euskaldunen arteko harremanak sortzeko modu bat izan da irakurle txokoaren sorrera.
Gogoeta askorako eman zuen mahai-inguruak, eta beste horrenbeste izan ziren denbora faltagatik aztertu gabe geratu zirenak. Parte hartzaile zein antolatzaile, atzo hasitako bideari jarraipena emateko asmoarekin irten ziren solasalditik.
Agenda
Errezitaldia
Haragizkoa errezitaldia Edorta Jimenez eta Rafa Ruedaren eskutik.
Irudiak: Joseba Barrenetxea
Data: 2010-09-10
Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan
Ordua: 20:00etan
Antolatzailea:
Liburuak




111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.
akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450