Azken berriak
Jon Unzueta Ajuria durangarrak idatzitako Absentzien kronika izan da Basauriko Euskarabila Elkarteak antolatutako Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketan lehen saria jaso duen lana. Uxue Alberdik, Harkaitz Zubirik eta Rafa Ugaldek osatutako epaimahaiaren iritziz, "tragikoa baina literarioa den lan honek Eros eta Tanatos jartzen ditu batera. Pertsonaiaren psikologian sakonduz eta belaunaldi baten erretratoa eginez istorio bat kontatzen du, eta istorio horren barruan integratu du sexu eszena".
Bigarren saria Itziar Abad Ramirez gasteiztarraren Buenos Airesen, 2001eko abenduaren 19an lanarentzat izan da. "Kontestu historiko bati lotua, istorio indibiduala eta soziala ondo uztartzen ditu, eta istorioa sinesgarritasunez iristen da sexu harremanetara", azaldu du epaimahaiak. Bestalde, aurten ez da Basauriko onenarentzat saririk eman.
Guztira hogeita hamahiru ipuin aurkeztu dira Ipuin Erotikoen 15. Lehiaketara; hamalau Gipuzkoatik iritsi dira, hamahiru Bizkaiatik, lau Arabatik eta bi Nafarroatik.
Sari banaketa ekitaldia Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean izango da maiatzaren 25ean arratsaldeko 19:30ean. Imanol eta Mattin Epeldek Komuneko paperean errezitaldia eskainiko dute bertan.
Agenda
Irakurle taldea
Data: 2010-09-09
Non: Tolosa, Kultur etxean
Ordua: 19:30ean
Antolatzailea: Galtzaundi Euskara Taldea
Liburuak




111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.
akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450