111 Akademia
Akademiakideen eremua

Pasahitza ahaztu al zaizu?

Azken berriak

  • Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak Liburuaren Egunean Donostian gehien saldutako lanari ematen dio sari hau

    Imanol Murua Uriaren Loiolako hegiak liburuak jaso du euskararen arloko aurtengo Zilarrezko Euskadi saria. Gipuzkoako liburu saltzaileen elkarteak Liburuaren Egunean Donostiako Gipuzkoa plazako azokan gehien saldutako lanari ematen dio sari hau; joan den apirilaren 23an Murua Uriaren lanaren hirurogei ale saldu ziren.

     

    2006an EAJk, Batasunak eta PSE-EEk Loiolan (Azpeitia) egindako elkarrizketa politikoei buruz dihardu Loiolako hegiak saiakerak. Elkar argitaletxeak eta Berria egunkariak plazaratu dute.

     


    Imanol Murua Uriak (Zarautz, 1966) Argia eta Jakin aldizkarietan eta Egunkaria, Egunero eta Berria egunkarietan egin izan du lan -orain lan utzialdian dago azken honetan-. Loiolako hegiak-ez gain, beste hainbat liburu ere idatzi ditu: Su etena Belfasten (1996, Susa; Humberto Unzuetarekin idatzi zuen), Palestina zauritua (1998, Susa), Geronimo (1999, Elkar), Jesus Atxa Agirre (2008, Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritza), Euskaltzaindia, Ekin eta Jarrai (2009, Euskaltzaindia; Joan Mari Torrealdairekin) eta Esan eta Egin. Joxe Elorrietari elkarrizketa (2009, Manu Robles-Arangiz Institutua). 

     

    Gazteleraren arloan Maria Dueñas Vinuesaren El tiempo entre oscuras liburuak jaso du Zilarrezko Euskadi saria; aipatu azokan lan horren 108 ale saldu ziren.

Agenda

Errezitaldia

Haragizkoa errezitaldia Edorta Jimenez eta Rafa Ruedaren eskutik.

Irudiak: Joseba Barrenetxea

Data: 2010-09-10

Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan

Ordua: 20:00etan

Antolatzailea:

Liburuak

Atsekabe zaitut

Irati Jimenez, Iratz Intziarte (IL.)

(0) iritzi

Hiri gorritik

Serrano, Asier

(0) iritzi

111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.

akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450