111 Akademia
Akademiakideen eremua

Pasahitza ahaztu al zaizu?

Azken berriak

  • Web gune berri honek euskarazko eta gaztelaniazko ipuinak biltzen ditu, helduei zein haurrei zuzenduak.

    Ipuinak entzuteko aukera ematen duen web gunea da 'etxegiroan.com', ipuinak euskaraz zein gazteleraz, ipuinak helduentzat zein haurrentzat. Maria Uriarte, haren bikotekide Tomas eta Osoitz Elkorobarrutia daude proiektu berri honen atzean. Kontakizunak hartu, grabatu eta, musikaz lagunduta, modu erakargarrian aurkezten dituzte. "Mimo eta maitasun handia darien lanak egiten ditugu etxeko estudioan", diote web gunean bertan. "Narrazio laburrak, poemak, liburuen pasarteak eta haurrentzako ipuinak grabatu eta editatzen ditugu, musikaz batera".

     

    Grabazio horiek edonoren esku jarri dituzte www.etxegiroan.com web gunean.  "Gure gustuko testua aukeratu, mamurtu eta hots bihurtu. Ondoren, ipuina musikatu, ahotsa emeki 'labekatu' eta hori guztia zuen bihotz-belarrien gozamenerako gauza bilakatu".

     

    Ipuinak hiru multzotan sailkatuta aurkituko ditu bisitariak: helduentzat euskaraz, haur eta gazteentzat euskaraz eta helduentzat gaztelaniaz. Besteak beste, Harkaitz Cano, Amets Arzallus, Miren Agur Meabe, Uxue Apaolaza edo Arantxa Iturberen lanak aurki daitezke bertan, baita Benedetti edo Cortazarrenak ere.

Agenda

Errezitaldia

Haragizkoa errezitaldia Edorta Jimenez eta Rafa Ruedaren eskutik.

Irudiak: Joseba Barrenetxea

Data: 2010-09-10

Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan

Ordua: 20:00etan

Antolatzailea:

Liburuak

Atsekabe zaitut

Irati Jimenez, Iratz Intziarte (IL.)

(0) iritzi

Hiri gorritik

Serrano, Asier

(0) iritzi

111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.

akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450