111 Akademia
Akademiakideen eremua

Pasahitza ahaztu al zaizu?

Azken berriak

  • Eroriaren logika poema liburuagatik saritu dute lehena, eta Autokarabana eleberriagatik bigarrena

    Juanra Madariagak eta Fermin Etxegoienek eskuratu dituzte aurten Espainiako Kritikaren Sariak. Madariaga Eroriaren logika (Susa) poema bildumagatik saritu dute poesiaren arloan, eta Etxegoien Autokarabana (Pamiela) eleberriagatik, narratiban. Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak ematen ditu bi sariak.

     

    Espainiako Kritikaren Sarien epaimahaiko kide den Javier Rojoren ustez, Madariagaren beraren garapenaren emaitza da Eroriaren logika. "Estetizismo formaletik urrundu eta irudien eta ideien kontrajartzean sakondu du Madariagak lan horretan". Etxegoienen Autokarabana, berriz, egungo gizartearen erretratu leiala dela uste du, "modu ironiko eta desmitifikatzailean idatzirikoa". 

     

    2009ko ekainean kaleratu zuen Juanra Madariagak (Bilbo, 1962), Eroriaren logika poema liburua, bere ibilbideko zortzigarrena. Fermin Etxegoienen (Oñati, 1966) lehen nobela da, berriz, Autokarabana; 2004an Neurona eta zeurona saiakera kaleratu zuen.

     

    Katalanezko literaturan Carles Mirallesen L'ombra dels dies roja poema liburua eta Francesc Seresen Contes russos nobela saritu ditu Kritikarien Elkarteak. Galizierazkoan, Luz Pozoren Deter o día cunha flor poema bilduma eta Xabier Quirogaren O cabo do mundo nobela nabarmendu dituzte. Azkenik, gaztelaniazko literaturan Francisco Ferrer Lerinen Fámulo poema bilduma eta Andres Neumanen El viajero del siglo nobela gailendu dira.

Agenda

Errezitaldia

Haragizkoa errezitaldia Edorta Jimenez eta Rafa Ruedaren eskutik.

Irudiak: Joseba Barrenetxea

Data: 2010-09-10

Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoan

Ordua: 20:00etan

Antolatzailea:

Liburuak

Atsekabe zaitut

Irati Jimenez, Iratz Intziarte (IL.)

(0) iritzi

Hiri gorritik

Serrano, Asier

(0) iritzi

111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.

akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450