111 Akademia
Akademiakideen eremua

Pasahitza ahaztu al zaizu?

Azken berriak

  • Zarauztarraren Beste gu nobela saritu du epaimahaiak, eta udazkenean kaleratuko da

    Asier Mendoza Etxabe idazle zarauztarrak idatzitako Beste gu nobelak jaso du haur literaturako Mikel Zarate saria,  Leire Bilbaok, Julen Gabiriak eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak hala erabakita. Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du eta liburua udazkenean argitaratuko da.

     

    Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu berri dute sari hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzatzaile handi izandako Mikel Zarateren omenez. Sariketaren lehenengo deialdia izan da aurtengoa, eta hogeita bat lan aurkeztu dira, denak ere haurrentzat sorturiko ipuin eta nobelak.

     

    Freskotasunagatik, umoreagatik eta irakurle gazteen artean izan dezakeen tiradizoagatik saritu du epaimahaiak banpiroei buruz diharduen Beste gu nobela.

     

    1971an jaio zen Asier Mendoza. EITBn lan egiten du operadore gisa, eta aurretik sari batzuk irabazi baditu ere, hauxe izango du argitaraturiko lehen liburua.

Agenda

Irakurle taldea

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuaren inguruko solasaldia.

Data: 2010-09-09

Non: Tolosa, Kultur etxean

Ordua: 19:30ean

Antolatzailea: Galtzaundi Euskara Taldea

Liburuak

Hiri gorritik

Serrano, Asier

(0) iritzi

Beste gu

Asier Mendoza, Ivan Mata (IL.)

(0) iritzi

111 Akademia. Bulandegi bidea 23 behea, Karidade-enea etxea. 20150 Zizurkil.

akademia@111akademia.com - Tel.: 943 696 450