Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Waterloo-n galdutakoak

Waterloo-n galdutakoak

Izenburua: Waterloo-n galdutakoak

Idazlea: Xabier Etxaniz Rojo

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2016

Bakarne ohi bezala esnatu da. Ohi bezala, Bakarnek lan egitera joan behar du AEK-k Irunen daukan euskaltegira.
Alabaina, Bakarne ezin da ohetik altxatu. Ez daki zergatik. Eta ez daki zergatik bere hatzak, atzo hezur-haragizkoak zirenak, berunezkoak diren gaur. Jakin nahiko luke, baina ez daki. Altxatu nahiko luke, baina ezin du. Altxatuko litzateke, baldin eta bere gorputzeko eskuinalde osoa berunezkoa ez balitz…

Bakarnek oraindik ez daki iktus batek Hiroshimako bonba nuklearraren tamainako sarraskia egin duela bere neuronen artean.

Eta are: Bakarnek oraindik ez daki iktus horrek bere lan-hizkuntza lapurtu diola.

“Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?”, kantatzen zuen Mikel Laboak.

“Zer dio euskara galdu duen euskara-irakasleak isiltzen denean?”, galdetzen digu Xabier Etxaniz Rojok nobela honetan.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Osteguna, 18 Maiatza 2017 14:01 Iruzkin lotura

    Oso liburu ederra Xabier Etxanizen azkena. Maisuki azaltzen digu afasia deritzon gaixotasuna zertan den eta nola sentitzen duen gaixotasun horrek jotako protagonistak.
    Asko gozatu dut liburua irakurtzen eta Xabierren euskara dastatzen, hitanozko eta zukazko kapituluak tartekatu eta erderismo gutxi erabiltzen baititu.
    Pena bakarra erdarazko esaldi batzuk sartu izana liburuan, baina kasu honetan beharrezkotzat jotzen ditut, protagonistaren ama valentziarra delako eta barnetegiko ikasleeak hasiberriak direlako.
    Beraz, biziki gomendatzen dut liburu hau.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago