Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Hauts haietatik

Hauts haietatik

Izenburua: Hauts haietatik

Idazlea: Unai Villena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2016

Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizialea, lana, ikasketak, sexua, parrandak… dena ondo doakiona, harik eta zurrunbilo batean sartu eta geldialdirik gabeko gainbeheran jausi arte: drogen kontrola galtzea, agerpen psikotikoak, ospitaleratzea, desintoxikazio-zentroa, psikiatrikoa…
Adiskidetasun-istorio bat da hau, lagunak lagunari egindako maitasun-keinua; baita gaixo mentalei ezartzen zaien estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa hunkigarria ere; eta, horrez gain, 80ko hamarkada hasieran jaiotako belaunaldiaren kronika: promesaz betetako haurtzaro oparoaren eta gaztaro hedonista baten ostean, maiz, etorkizun argirik gabeko helduaroa topatu duena.
Unai Villenaren lehen eleberria dugu Hauts haietatik, edertasun-minez eta intentsitatez idatzia,
eta hartzailearengan ere antzeko zirrara eta irakur-mina piztu nahi lituzkeena.

3 iruzkin

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Ostirala, 05 Maiatza 2017 15:24 Iruzkin lotura

    Asko aspertu naiz Unai Villenaren lehenengo liburuarekin. Nekeza egin zait liburua amaitzea eta uste nuen ez nuela inoiz amaituko.
    Gaia gogorra, da buru-gaixotasuna eta droga-mendekotasuna dituen baten bizitza, hain zuzen, baina ez da izan argumentua astuna iruditu zaidana, baizik eta istorioa behin baino gehiagotan ikustea errepikatuta.
    Idazketa ere astuna iruditu zait, esaldi eta paragrafo oso luzeak erabiltzen dituelako Unaik eta, nire iritziz, aurretik esandakoa errepikatzeko.
    Beraz, gozatu ez badut irakurketarekin ezin dut liburu hau gomendatu.
    Ea hurrengoa!

  • Bilbo 54.7
    Bilbo 54.7 Osteguna, 09 Otsaila 2017 07:59 Iruzkin lotura

    Nire ustez, gugandik hain hurbil dagoen (behintzat nire belaunaldiekoen artean) gaia modu oso onean landu du, zoramenak dakartzanak eta ez dakartzanak garbi erakutsiz. Liburu bikaina bezain gordina iruditu zait, alfonbrapean gorde ohi ditugunak azaleratzeko egin duen esfortzuagatik batez ere.

  • Andoain 25.4
    Andoain 25.4 Astelehena, 16 Urtarrila 2017 08:32 Iruzkin lotura

    Idazleak aukeratu duen gaia oso interesgarria iruditu zait. Drogomenpekotasunean erori den eta gaixotasun mentala duen lagunaren bizipenak, harremanak, tratamendu prozesuaren gora-beherak, barne pentsamenduak...kontatzen dizkigu narratzaileak. Esan bezala, gaia bera oso interesgarria eta, zenbait zatitan lortzen du, nire iritziz, transmititu nahi duen hori, modu indartsuan, irakurleari helaraztea. Nik behintzat gustura irakurri ditut pasarte asko eta asko. Baina liburua bere osotasunean hartuta ez zait borobila iruditu. Zenbait momentutan kontakizuna astuna, errepikakorra egin zait. Kosta egin zait gogoz eta jarraikortasunez irakurtzea.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago