Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Haur besoetakoa. Litxarrerien jauna

Haur besoetakoa. Litxarrerien jauna

Izenburua: Haur besoetakoa. Litxarrerien jauna

Idazlea: Unai Iturriaga

Ilustratzailea: Alex Sanvi

Argitaletxea: Ikastolen elkartea

Urtea: 2014

Helduen munduak The Godfather (Aitajauna) duen moduan du haurren munduak Haur Besoetakoa, litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren nagusia. Irakurleak begien aurrean duen munduan
legez, handinahikeria, boterea eta ustelkeria nahasten dira haurren mundu honetan ere, non helduak ez diren ugalketarako eta zerbitzurako izaki huts besterik.
Erreferentzia zinematografiko eta literarioz beteriko haurren unibertso honetatik, Haur Besoetakoak eta bere antagonista Lo-Li-Tak, errefusatu ezinezko eskaintza egingo dizute.

1 comment

  • Bilbo 54.7
    Bilbo 54.7 Astelehena, 19 Urtarrila 2015 09:44 Iruzkin lotura

    Euskarazko komikiak azken aldian gorantza egin du nabarmen. Eta Unai Iturriagaren Haur besoetako hau gailurrean egongo da. A zer komiki puska!
    Erreferentzia zinematografikoez eta bestelakoez lepo, komiki umoretsu bezain interesgarria egin dute Unaik eta Sanvik. Irudiak ere basatiak dira eta istorioa irudimenez gaindi. Umeen imaginariotik gertu, helduon eta umeen arteko harremanez hausnartzeko ere ematen du. Komiki zoragarria, mila esker Xabiroiri. Euskaldunok komiki gehiago behar ditugu.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago