Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Iazko hezurrak

Iazko hezurrak

Izenburua: Iazko hezurrak

Idazlea: Unai Elorriaga

Argitaletxea: Susa

Urtea: 2014

Biolentzia eta borrokazko kate luze bat da gizateriaren historia, askoren ustez; jaiotza eta heriotza bakoitzak berezkoa duen oinazearen pareko errepresentazioa. Eta etengabeko shock bortitz horiek durduzatu bezainbeste liluratu egiten gaituzte sarritan, kontzientzia baldintzatzeraino.

Nobela honetako protagonista, Irene Arrias, kezkaz eta obsesioz bizi da: erasoa, tortura, hilketa, bortxa, atentatua, jazarpena, sarraskia, exekuzioa, krimena, gerra hurbil sentitzen ditu bere inguruan. Joera du indarkeriari erreparatzeko, eta arakatu ere egiten du liburuetan, egunkarietan, interneten, baladetan, sehaska kantetan.

Unai Elorriagaren bosgarren nobela honek, gertakari saminen sare bat josiz, sufrikarioaren aurreran paratzen gaitu, krudeltasunaren ispiluari begira. Zirrara eragiten du horroreak bezala beldurrak edonoren gogoan. 

4 iruzkin

  • Zalla 63.1
    Zalla 63.1 Asteartea, 23 Otsaila 2016 10:49 Iruzkin lotura

    Eleberria ez den eleberri?. Historia hurbilean gertatutako bortizkeria nabarmenen eta deigarrien errepasoa ekartzen digu idazleak, protagonista nagusiaren bizitzaren kontaketarekin modu paraleloan. Sentsazio desberdin eta deserosoak izan ditut liburua irakurtzean; alde batetik, kontatzeko modua atsegina gertatu zait, horretan Elorriaga maisu baita; beste aldetik, gogorra egin zait oso datu eta fetxa pilaketa, nahasirik ibili naiz nahi baino gehiagotan elkarrekin batzutan ondo eta bestetan ez hainbeste erreferentziakin. Amaierak zapore gazi goxoa eragin dit, idazlearen proposamena egoki harrapatu ez izanarena. Irakurlearen gaitasun murritzari, nireari, leporatu beharrezko mugak, seguro asko.

  • Eibar 101.1
    Eibar 101.1 Astelehena, 27 Apirila 2015 12:34 Iruzkin lotura

    Unai Elorriagak asmo handiak zituen liburu honekin eta argi dago bidean geratu dela; nahiko liburu dezepzionantea. Estilo aldetik biolentziako episodioen data kointzidentziak Amelie pelikularen kalkoak dira eta istorioak ez nau harrapatu. Asko kostata irakurri dut. SPrako tranbiaren ondoren idatzitako liburuek argi utzi dute tamalez Unai Elorriaga ez dela uste bezain idazle ona, eta sariek agian kutsu komertziala dutela. Liburu honek Kritika saria ez du merezi.

  • Gasteiz 9.11
    Gasteiz 9.11 Astelehena, 09 Martxoa 2015 07:56 Iruzkin lotura

    SPrako tranbiaren ondoren irakurri ditudan Elorriagaren liburuek ez naute gogobete. Hala ere, Susa argitaletxea liburuak sareratzeko egiten ari den ahalegin bikainari erantzuteko, Iazko Hezurrak erosi nuen. Ez naiz damu. Onerako izan da. Hasieratik harrapatu nau istorioak. Inolako loturarik ez duten gertakariak datak erabiliz nola uztartzen dituen oso interesgarria iruditu zait. Irene Arriasen bizitza eta Ruandako hilketak. Dena hoztasun harrigarriaz kontatuta. Beste gertakari batzuk hurbilagoak dira: Mendizabal eta Lidón.
    Hala ere, hasierako interesa zertxobait galtzen da orriak aurrera joan ahala eta azken kapituluan dauden pasarte surrealista batzuk (kanoiena, esate baterako) narrazio nagusitik kanpo daudela iruditzen zait. Nahiko ondo dago hori gabe ere Ireneren egoera kafkarra.

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Larunbata, 03 Urtarrila 2015 11:25 Iruzkin lotura

    5 urte pasa dira Unai Elorriagaren azken liburua argitaratu zenetik eta oso liburu konplexua ekarri digu orain. Indarkeria da kontakizunaren hari nagusia, Irene Arrias protagonistaren bizitzaren pasadizoekin tartekatuz.
    Indarkeriari buruzko datuek, Euskal Herrikoek zein mundu osokoek, dokumentazio-lan eskerga egitera behartu dute idazlea, eta ondorioz entziklopedia txiki bat ere bada eleberria den liburu hau.
    Oso gustora irakurri ditut lehenengo hiru atalak, baina ez hain gustora atzerriko egunkarietan aurkitutako narrazioak, uste baitut soberan daudela liburuan, istorioari kalte egiten diotela.
    Laugarren atala, ordea, ustekabe mingotsa izan da. Izan ere, oso zapore txarra utzi dit liburuaren amaierak, ez du bat ere jotzen liburuaren hariarekin. Bat-batean, "errealitate" gordina zena absurdo kafkarra bihurtu da, eta liburuan zehar izan dudan interes handia guztiz galdu dut. Beraz, pena handia izan da laugarren atal hori horrelakoa izatea, liburuaren gainerakotik hainbeste urruntzea, liburuak merezi duen amaiera ez edukitzea.
    Ondorioz, Unai Elorriagarena izateagatik bakarrik gomendatuko dut liburu hau, berak idazten duen guztia irakurtzea merezi duelako, baina liburuak ez du lortu lortuko zuela ematen zuena hasieran, hau da, maisu-lana izatea. Ea hurrengoan.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago