Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Barruko leihoa

Barruko leihoa

Izenburua: Barruko leihoa

Idazlea: Pello Añorga

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2016

Barruko leihoa haurrentzako poema liburu bat da, lirismo handikoa, Pello Añorgak orain dela urte batzuk zuen ZUNI-ren ildokoa. Poematxoak, barrura begiratzeko eitekoak dira, zeinetan barrura begiratzen den heinean, kanpora ere begiratzen dugun. Poema batek ondo laburbiltzen du begirada hau. Hona: 

Barruko leihotik sartu da ekia

bihotza jaikita zabal begia

Era guztietako gaiak ukitzen dira, zazpi ataletan banatuta, laurogei orrialdetan zehar, naturak protagonismo berezia duelarik. Esaterako: Loreak, haziak, zomorroak, zainak, zuhaitzak eta errautsak; baita maitasunak eta nola ez hitzak.

1 comment

  • Donostia 47.3
    Donostia 47.3 Astelehena, 29 Abuztua 2016 08:41 Iruzkin lotura

    "Begiak ditugu ai, isil eta goibel;/ begiak gorrituta, irribarra umel/ baina bizi zarete Bego eta Migel/ berriro pizten baita izan dena orbel". Hildako bikote bati idatzi nion bertsoa etorri zait burura liburu honetako haiku itxurako zenbait poema irakurtzerakoan. Zenbaitek iradokitzen dute halako harreman bat, bizitzaren eta heriotzaren artekoa, zeruaren eta lurraren artekoa, argiaren eta ilunaren artekoa, kanpokoaren eta barrukoaren artekoa... betierekoa. Berpizten dena.
    Animatzen zaituena.
    Ematen du Joxan Artze ari zaidala errezitatzen, Jokin Mitxelenaren marrazki ederrez lagunduta: "Kandela deseginda, kandela desegin, argia eginda, argia egin".

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago