Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Munstroek ere pixa egiten dute ohean

Munstroek ere pixa egiten dute ohean

Izenburua: Munstroek ere pixa egiten dute ohean

Egileak: Pello Añorga eta Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2015

'Munstroek ere pixa egiten dute ohean' liburuak keinu bat egiten dio beste liburu bati: Maurice Sendaken 'Piztiak bizi diren lekuan' delakoari. Liburua 1963an argitaratu zen eta hasieran galarazia egon arren, agudo, bere lekua aurkitu zuen haur literaturaren korronte psikologikoaren barruan. Spike Jonzek ere, 2009an, filma bat eskaini zion.

Liburu honetan neska bat da protagonista nagusia, eta gustatuko zaio munstroen lurraldera joatea eta munstrokeriak egitea, helduen munduan trasgrediturik. Dena den, Sendaken liburuan ez bezala, munstroen lurraldea agertuko da hemen, ez leku dibertigarri gisa bakarrik, baita amets gaiztoen leku ikaragarri modura ere. Munstroek eta haurrek ohe berean lo egiten dute, eta, hortaz, ez da harritzekoa haiek ere jaurrak bezain beldurtiak izatea. Noski, Valentina neskato ausartak laguntza eskainiko die munstroei, eta, azkenean, puzten eta puzten doan beldurra, barre-algara eta lasaitasun bihurtuko da.

 

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago