Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Erantzuna haizean dabil

Erantzuna haizean dabil

Izenburua: Erantzuna haizean dabil

Idazlea: Patxi Zubizarreta

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2016

1987. urtea da: Sobietar Batasunak Soyuz espaziontzia orbitan jarri du; Salt Lake Cityn Theodore Kaczynskik -Unabomber- bonba bat jarri du; Ingalaterran Margaret Tatcherrek bere hirugarren eta azken agintaldia eskuratu du; Bartzelonako Hipercorren ETAk atentatua egin du 21 hildako eraginez; hiri horrexetara bizitzera joan den Adelak uztailaren 7an 18 urte beteko ditu eta liburu honetako protagonista gaztea Hendaiatik harantz abiatuko da Uruguaik irabaziko duen Amerikako Futbol Kopa jokatzen ari diren bitartean.
Ikasturte amaieran, San Juan suak elkartu zituen Tomas eta Adela, baina distantziak itzali egin dezake amodio sortu berria. Dena dela, Tomasek destinu petralaren aurrean etsi ez, eta Adelari hitz eman dio bizikletaz besterik ez bada ere, Kantauri itsasoa Mediterraneoarekin lotuz, urtebetetze egunean Katalunia Plazan agertuko zaiola. Halaxe sortuko zaie hitzordua eta horixe iradokitzen du izenburuak: Erantzuna haizean dabil... Zer gertatuko da hainbeste kilometrotan zehar? Egun horretan norbait agertuko al da helmugako plazan?

1 comment

  • Ane Amutxastegi
    Ane Amutxastegi Ostirala, 07 Apirila 2017 21:47 Iruzkin lotura

    Liburuaren maketazioa eta itxura ikusita, uste nuen oso arina egingo zitzaidala; baina kontrakoa gertatu zitzaidan. Istorioak ez ninduen harrapatu, ez hasieran ezta eleberrian zehar ere.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago