Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Laranja bat zaborretan

Laranja bat zaborretan

Izenburua: Laranja bat zaborretan 

Idazlea: Patxi Zubizarreta

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Toki pobre edo aberats batean ote zauden jakiteko, begiratu zakarrontziei. Zikinkeriak ikusiz gero, ez pobre ez aberats izango da: turistikoa, horixe. Zikinkeria zakarrontzirik gabe ikusiz gero, pobrea derrigorrean. Eta jendea zikinkeria artean bizi baldin bada, oso-osoa pobrea izango da. Aipu honek ematen dio hasiera Patxi Zubizarretaren ipuinari. Egiaz, zikinkeriaz betetako munduko herri pobre batean gertatutako istorio harrigarri bezain ederra da hau.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Igandea, 12 Ekaina 2016 19:11 Iruzkin lotura

    Oso liburu ederra ekarri digu Patxi Zubizarretak. Arin eta erraz irakurtzen da eta gozamena da irakurketa osoa. Egiptoko kristau kopto zabor-biltzaileen bizitza kontatzen digu Patxik, mutiko ameslari baten bidez, eta berriro erakutsi du arabiar mundua oso ondo ezagutzen duela eta gauza ederrak daudela kontatzeko, egunkarietan egunero irakurtzen dugunaz gain.
    Pena da liburua hain laburra izatea, baina perfumeen kasuan bezala, onenak ontzi txikietan saltzen dira. Izan ere, liburuan ez dago ezer sobran eta hitz bakoitza maisuki aukeratuta dago.
    Beraz, guztiz gomendagarria da artelana den liburu hau.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago