Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

50

50

Izenburua: 50

Idazlea: Patxi Zubizarreta

Musika: Joserra Senperena

Ilustratzailea: Mintxo Cemillán

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2014

Joseba pianista desafinatuak 50 urte. Nikolas idazle patetikoak eta Rafael pintore apatikoak bainuetxe batean eskainiko duten errezitaldi baterako gonbita egin diote, ezusteko oparia izango delakoan. Hala, bada, road movie gisako batean aurrena eta ur termalen inguruan gero, nork bere bizi-tzari begiratuko dio, isilpean; eta nork bere sekretua kontatuko du, ahopean: heriotzak, gatazka sozial eta intimoak, gaixotasunak, amodioak... Alabaina, errezitaldiaren gauean historiak korapilatu eta okertu egingo zaizkie, ospakizuna deskalabru gertatzeraino. Ura ere, dohain izateari utzirik, uholde unibertsala bilakatuko zaie.
Mintxo Cemillánen marrazkien bitartez, istorioak indar sinboliko berezia eskaintzen du, eta oihartzun iradokitzailea Joserra Senperenaren pianoarekin. Baina, horiekin batera, Oihane Igerabideren harpa ere entzungo dugu, eta Maddi Oihenart, Antton Valverde eta Rafa Berrioren ahotsa. Argi dago liburuko hitzek gaitasun seduzitzaile handiagoa bereganatzen dutela imajinak eta musikak lagundurik datozenean.

2 iruzkin

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Astelehena, 13 Uztaila 2015 14:42 Iruzkin lotura

    Liburu ederra benetan Patxi Zubizarretaren azkena. Hasieran ematen zuen ez zela argumentu handirik egongo, adin ertaineko hiru artistaren topaketari ezin zitzaiola zuku askorik atera, baina ustekabe galanta hartu dut irakurketa aurrera joatean. Gainera, azken kapitulua maisu-lana da, ezin da erdian utzi, arrapaladan heltzen den amaiera irakurri arte.
    Bestalde, idazkera bikaina da. Asko gozatu dut Patxiren euskara ederrarekin eta hurrengo helduentzako liburua irakurtzeko irrikan nago.

  • Zalla 63.1
    Zalla 63.1 Azteazkena, 01 Urria 2014 13:49 Iruzkin lotura

    Sorpresa atsegina eta berritzailea oso, asebete egin nauena. Patxi Zubizarretak berak aspaldian esan zuen gogaituta zegoela, zerbait berria nahi zuela. Hirukia osatzen duten hiru lagunen eskuetatik perlak uzten dizkigu idazleak, beti ere "entre chien et loup", ilunabarrak baimentzen duen lausotasunez. Liburuaren azken atalean, "Zoperna Jenerala"n, bertigoa sentitu dut, benetakoa, guztiz harrapaturik.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago