Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Arrotz eta eder

Arrotz eta eder

Izenburua: Arrotz eta eder

Idazlea: Pako Aristi

Argitaletxea: Susa

Urtea: 2016

Noiz izan gara ederrago 17 urte genituenean baino?, esan ohi dugu; denok baitugu mundua perfektua izan zeneko oroitzapen bat, nork berea. Nolanahi dela, arrotz gara herentzia kultural eta sozialaren menpeko bizi garen artean; eta menpekotasun horretatik askatzen garenean agertzen da gure benetako izaera, eder bihurturik. Noiz izan gara ederrago gaur garena baino?

1 comment

  • Ea 83.1
    Ea 83.1 Ostirala, 17 Ekaina 2016 11:51 Iruzkin lotura

    Pako Aristik olerki-liburu honetan gidatzen gaitu bizitzaren igarotzean, jaio aurretik hasita zahartzarora arte islatuz. Zazpi urte-sasoitan banatu du. Haietako bakoitzean gaiak moldatzen ditu une egokira. Irakurle bakoitzak gai desberdinak aurkituko dituela argi dago eta hauek izan daitezke batzuk:
    1. Egunsentiak:
    - Erabakiak.
    - Balore jatorrizkoak eta osagarrizkoak.
    - Galerak, oharkabetasunagatik.
    - Bizitzaren xumetasuna.
    - Bizi baloreen igorria garapentzat.

    2. Mundura esnatuak:
    - Gorputzaren garapena, nerabetasuna.
    - Erabakiak berriro.
    - Oroitzapenak. Adin berdineko gazteek, garai batekoen eta oraingoen arteko desberdintasunak eta kezkak.
    - Biziraupenaren sustraiak.
    - Lehen harreman sexuala, koitoa.
    - Harreman fisiko-psikikoa.
    - Aukeraketak, noiz zer.

    3. Gerla isilak:
    - Maitaleen artean berrelkartzea.
    - Aurre-diseinatutako bizitza.
    - Bakardadea.
    - Nor da nor, besteren buruan distortsionatutako gure irudia.
    - Ildo inposatuetatik deserrotzea.
    - Isiltasunaren ederra.
    - Eskola sasoiak.

    4. Balak eta izarak:
    - Komandoen epaiketak eta espetxeratzea.
    - Presoa ahaztean botatzea.
    - Baliabide ekonomikorik eza.
    - Espetxetik irteterakoan bizitzak suposatzen duen iraultza.
    - Maite izandakoarekin berrelkartzea.
    - Egunsentia berriro.
    - Adan eta Eba.
    - Tortura.
    - Istorioa garaileek idaztearen aurka.

    5. Arroztu gintuztenei:
    - Zertan bihurtzen da amodioa urteen joanean?
    - Kontakatiluek.
    - Instrukzioa heziketan, kalteak.
    - Itxurakeria.
    - Ezaguerari inposatutako hesiak eta berezko hedapena.
    - Ikuspuntu soziokulturala.
    - Paperen ofizialtasuna, eta hitzen ezinezko artegia.
    - Balioen eskuratze-ordezkapena urteak joan ahala.
    - Maite izandakoaren agurra.

    6. Aroen legean:
    - Ezintasun sexuala.
    - Inaktibitatea, ahaldura.
    - Txikikerietan zeuden aukera galduak.
    - Itxurakeria berriro.
    - Bizitzaren igarotzea.
    - Adin handiak esleiturik dituen araztasun eta xalotasuna.
    - Heriotza.
    - Gorputza.

    7. Soseguaren taupadak:
    - Baztertzea, abandonua.
    - Heriotza berriz, suizidioa.
    - Erabakirik eza.
    - Fisiko eta buruaren egoitza bezala gorputza, nortasuna.
    - Bizitzaren zentzugabekeria.
    - Aspaldiko edertasunaren nostalgia, gaurkoaren laudorioa.
    - Bakoitzaren trantzeetarako errespetua.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago