Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari

Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari

Izenburua: Azpilkueta, ekonomiaren aitzindari
Idazlea: Oskar Azpilikueta
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2014
Juan Zelaia Saria 2013

Lan hau, Martin Azpilkueta, Doctor Navarrus, jurista eta teologoaren pentsamendu ekonomikoaz lehen ikerketa monografikoa da, eta gure onerako euskaraz. Gainera, Azpilkueta abiapuntutzat hartuz, gaurkotasun handiko gai batekin lotzen da: gaur eguneko pentsamolde ekonomiko hegemonikoak ekarritako arazo eta krisiarekin.

Tradizio agramondarreko nafarra izan arren, Azpilkueta Espainiako Felipe II.-aren aholkulari politikoa ere izan zen. Ezaguna zen haren garrantzia XVI. mendean, bereziki jurista eta teologo gisa, baina ez ekonomiaren arloan. Bi lanetan aritu zen ekonomiaz eta, besteak beste, gai izan zen ordurarteko eliza katolikoaren pentsamolde ekonomikoarekin hausteko. Merkatu librearen arloan ere aitzindari izan zen, bistatik galdu gabe, haatik, ekonomiaren funtzio soziala eta horretaz arduratzeko politikaren betebeharrak.

Neoliberalismoaz eta krisiaz ere gogoeta egiten du egileak, Azpilkuetaren ekarpenekin lotuz. Orobat, gizartearen onurak garapen ekonomiko hutsaren fruitu natural gisa ikusteaz, horrek ekarritako krisiaz, ekonomiaren eta politikaren arteko dibortzioaz...

Azpilkuetaren ekonomia-dimentsioari, gure historiaren zatia, gaurkotasuna eransten dio egileak, gai hauetaz interesaturik dagoen edozeinentzat irakurgarri den erregistroan.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago