Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Irlak

Irlak

Izenburua: Irlak

Idazlea: Agustin Arrieta

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2015

Kontakizun hauen egileak, fikziozko gertakizun zehatzetatik abiatuz, irakurleok berehala identifikatuko ditugun egoera, auzi eta arazoetara eramaten gaitu, giza harremanei eta gizarteari lotzen zaizkien egoera, auzi eta arazoetara, iraganekoak, oraingoak, etorkizunekoak, eta izan litezkeenak edo zitezkeenak. Giza harremanen eta gizartearen barruetan arakatzeko bide asko dago: zientzia (soziologia, antropologia,...), erlijioa, artea, filosofia,... baita fikzioa ere. Fikzioaren erresuma ikaragarri anitza eta aberatsa da, estilo eta baliabide asko onartzen ditu bere baitan, jostun-kutxa antzeko bat, eta egilea aniztasun horretaz baliatzen da. Luzera, tonu, giro eta estilo askotariko kontakizunak daude, eta umorea, baita umore beltza ere, ironia, alegoria, surrealismoa edo erretratu errealistak presente daude. Denetik, gertuen dauzkagun egoera, auzi eta arazo horiek ulertu nahian, edo, gutxienez, haietan miatu nahian. Fikzioa, asmatuz gero, bide egokia da pentsarazteko eta sentimenduak mugiarazteko, ez bakarrik, baina baita ere, denbora pasatzeko.

Irlak eta beste kontakizun batzuk liburuaren iturria harridura izan da, harridurak pizten duen sua, gertukotzat eta, antza, egunerokotzat edo ohikotzat hartzen dugun horrek sarritan sor dezakeen harridura.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Larunbata, 30 Uztaila 2016 15:13 Iruzkin lotura

    Zortzi urte pasatu dira Agustin Arrietak "Istripuak" ipuin liburua idatzi duenetik eta "Irlak" liburu mardula ekarri digu orain. 34 ipuin dauzka liburu honek eta nahiz eta kopuru handi horretan denetatik egon, esan daiteke batez besteko maila ona dela. Lehenengo ("Irlak") eta azken ("Kuadrillakoak") narrazioak maila horretatik gorakoak iruditu zaizkit, bai eta "Oroitidazkiak" eta "Trena" narrazioak ere.
    Ipuin batzuk besteak baino azkarrago irakurtzen dira, baina idazketa, orokorrean, landua da.
    Interesa denbora osoan mantentzea jakin du Arrietak eta, ondorioz, gomendatu egiten dut liburu hau.
    Ea hainbeste urte ez diren pasatzen hurrengo liburua argitaratu arte!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago