Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

33 ezkil

33 ezkil

Izenburua: 33 ezkil

Idazlea: Miren Gorrotxategi

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2016

Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago. Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.

4 iruzkin

  • Galdakao 55.2
    Galdakao 55.2 Igandea, 07 Maiatza 2017 09:58 Iruzkin lotura

    Hasieran bete-betean atrapatu nau Garizmemdi baserrian Fermin pertsonaiak aurkitu zuen buruezurraren misterioak. Aurrera egin ahala, argituz doazen familia- sekretuek ere erraz bideratu naute istorioan aurrera egiteko, jakinminez beterik. Baina, amaierari sendoagoa den zerbaiten falta somatu diot. Idazlea, denbora faltagatik edo, arineketan bukatzen arituko balitzen moduan.
    Beste alde batetik, toki eta pertsonaien beharrezkoak diren ezaugarriak emateko deskribapenik ez dagoela ikusi dut, juxtu- juxtukoak ez badira. Horrek zaildu egiten du buruan imagenak sortzea, pertsonaiak eta tokiak irudikatzea, lainoen arteko baserri eta auzune kolorgeak ematen ditu aditzera. Agian idazleak nahita erabilitako teknika da. .
    Edozelan ere, gustura eta di- da batean irakurtzen den liburua izan dut, nahiz eta bukaerak gehiagoren zain utzi nauen.

  • Ane Amutxastegi
    Ane Amutxastegi Ostirala, 07 Apirila 2017 21:38 Iruzkin lotura

    Nobela beltza da eta hari nagusi bat du, baina misterioa oso ondo gordetzen du amaierara arte. Eserialdi batean hasi eta bukatu nuen. Oso irakurterraza da eta kapitulu laburrek horretan laguntzen dute. Bejondeizula Miren!

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Ostirala, 24 Otsaila 2017 21:44 Iruzkin lotura

    Miren Gorrotxategi agertu berri da euskal literaturan eta ez digu ekarri inolako maisulanik. Thriller moduko bat da eleberri hau eta erdibidean gertu dela uste dut. Izan ere, istorioa oso motel aurreratzen da eta oso astuna egin zait askotan. Beste aldetik, hainbeste kapitulu labur edukitzea ez da izan oso lagungarria interesa mantentzeko, eta hori, interesa mantentzea denbora osoan, thriller baten lehenengo betebeharra da.
    Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau. Ea hurrengoa!

  • Burlata 17.1
    Burlata 17.1 Larunbata, 11 Otsaila 2017 18:31 Iruzkin lotura

    Duela aste batzuk, '33 ezkil' eleberria irakurri nuen, eta esan behar dut lehenengo orrialdetik harrapatu ninduela.
    Eleberri beltzaren estiloan koka genezake Miren Gorrotxategiren lana, eta lehenengoa izateak meritu handia erantsi dio idazleari.
    Irakurketaren hasieran, usten nuen istorioa 36ko gudan oinarritua zegoela, baina handik gutxira konturatu nintzen liburuan agertzen dena beste guda mota bat dela, 36koa baina estaliagoa, isilaraziagoa...
    Mirenek, kontaketan zehar, irakurleak bideratzen gaitu garai batetik bestera, saltoka, arintasunez.
    Euskara aldetik liburua aberatsa da, hika eta zuka erabiltzen ditu idazleak, eta horrek berak garaiak markatzen ditu, narrazioari erritmoa ematea lortzen du.
    Euskaldun berri batentzat zaila da askotan hitanoz idatzita dagoena konprenitzea, baina tira.....ongi dago gure garuna estutzea, pixka bat bederen.
    Beraz, liburu irakurterraza eta guztiz gomendagarria, batez ere eleberri beltza gustuko dutenentzat.
    Aupa Miren!!!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago