Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Aratz. Begiradaren atzetik

Aratz. Begiradaren atzetik

Izenburua: Aratz. Begiradaren atzetik

Idazlea: Mikel Rodriguez

Ilustratzailea: Mikel Mendibil

Argitaletxea: Gaumin

Urtea: 2014

Bidaiatzea gogoko duen mutil gazte arrunta da Aratz, bere amets, ideia, eta zalantzekin. Arrats batean, Parisko ostatu batean, neska berezi batekin gurutzatuko du begirada, eta, hortik aitzinera, bizitza betirako aldatuko dion lasterketa ero batean murgilduko da, ostatuko neskaren eta harekin zegoen bertze lagunaren gibeletik.

Aratzek bere izen berbereko neskaren eta Aitziber lagunaren sekretua deskubrituko du: bi neska gazte, genetika esperimentu berezien ondorioz gizaki arrunten gaindiko ahalmenekin. Baina ez da haiekin interesa duen bakarra. Espartza espioi gazte eta anbiziosoa eta Eguzkitza CIAko agente beteranoa itzaletatik daude jazarka, Aratz neskari eta Aitziberri atzaparra gainean noiz paratuko zain.

Nahi gabe, gerla sekretu batean murgilduko da Aratz mutila, bortizkeriak eta ihes etengabeak osatutako zurrunbilo batean. Eta,guzia, begirada batengatik.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago