Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Airearen isla

Airearen isla

Izenburua: Airearen isla

Idazlea: Mikel Hernandez Abaitua

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2016

Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena. Nobela psikologiko errealista bat sortu du Mikel Hernandez Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua, idazleen munduko trapu zikin batzuk ere kontatzen dituen arren. Estilo pausatua erabili arren, kontakizunaren interesak irakurlea harrapatu eta berarekin darama orriz orri. Klasiko bihurtzen ari den gure idazle handi baten itzulera, pertsonaiekin batera bizitzan funtsezkoa zer den galdetzera garamatzana. Joan-etorri bat Euskal Herritik Amerikara, 40 urteko bidaia bat gure historian barrena. Non bilatu hiltzailea, etxe barrukoak direnean gorrotorik zitalenak?

2 iruzkin

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Igandea, 16 Apirila 2017 19:02 Iruzkin lotura

    Oso liburu ederra Mikel Hernandez Abaituaren azkena. Aspalditik ez zuen eleberririk idazten eta oso era bikainean itzuli da eleberrigintzara.
    Saizarbitoriaren kutsua hartu diot liburu honi eta hori oso gauza ona da. Halaber, Saizarbitoriak bezala, Mikelek gaztelaniaz jartzen ditu erdaldunen esanak, baina kasu honetan esaldi laburrak dira, ez Saizarbitoriak erabiltzen dituen paragrafo luzeak.
    Asko gozatu dut irakurketarekin eta liburuaren tamaina oso egokia iruditu zait, istorioa biribiltzearren beharrezkoa baita hirurehun orri, gutxienez, izatea.
    Beraz, oso gomendagarria da liburu hau.

  • Ane Amutxastegi
    Ane Amutxastegi Ostirala, 07 Apirila 2017 21:41 Iruzkin lotura

    Eleberria gustatu zait, baina nahasi samarra iruditu zait autorearen figura. Nolanahi ere, gai ezberdin eta anitzak jorratzea liburu beraren baitan oso positiboa iruditu zait, autoreak modu egokian egiten du lan hori.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago