Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Hodeiak zapatetan

Hodeiak zapatetan

Izenburua: Hodeiak zapatetan
Idazlea: Mikel Etxaburu
Argitaletxea: Susa
Urtea: 2014

Amodioa, ametsak, aberria, kartzela, bakardadea eta askatasuna dira Mikel Etxabururen poetikan ardatz nagusi bihurtzen diren gaiak. Mikel Etxabururen bigarren poema liburua da.

Aitortu behar dizut
gaur goizera arte ez ditudala
kartzelara bidali zenizkidan
gutunak berriz irakurri.
Karpeta urdinean giltzapetu nituen,
hautsa biltzeko apropos atondutako apalean.
Eta gaur goizean gure oroitzak
eskuetan hartu ditudanean, ikaraz,
oskoletik oraindik, atzamar puntekin
arropa zintzilikatzen dugunean bezala,
ohartu naiz bustita jarraitzen zutela
funtzionarioak eman zizkidanean bezala.
Orriz orri denak destolestu eta
etxe aurreko gerizondoan zintzilikatu ditut
eguzkiaren epeletan sikatu daitezen.

1 comment

  • Donostia 47.3
    Donostia 47.3 Azteazkena, 31 Abendua 2014 06:56 Iruzkin lotura

    Liburuko azalean ageri den farola aurretik eramango ote du olatutzarrak? Hori galdetzen nion nere buruari. Idazleak 33. orrialdean erabakitzen du, "Ez, ez naiz gehiago zain egongo" horretan, ez etsitzea. Hor erabakitzen du farolako bi bonbillek argi egin dezaten borroka egitea, ziegak ziega, eta hor erabakitzen du liburu honetan negu hilotzaren atarikoa dirudien hainbeste aldiz azaltzen den udazkenak izango duela bere udaberria. Alde horretatik ikusita baikorra da poema-liburua, nahiz eta jende askok ez dion bakerik emango zera galdetuz, ea zergatik ez dion bere bururari sarriago eta zintzoago galdetzen "zer egin ote dugu txarto?" eta nahiz eta jende askok esango dion ziegako pareten artean amestutako herria ez dela amestu daitekeen herri-mota bakarra. Baina ahaleginak merezi duelakoan dago idazlea: alaba dute zain. Eta horrela eguzkiak bere lurraldeak ere berotuko ditu.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago