Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Ez tiro egin anbulantziei

Ez tiro egin anbulantziei

Izenburua: Ez tiro egin anbulantziei

Idazlea: Mikel Ayllon

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Eleberri ausart bezain aberatsa gauzatu du Mikel Ayllonek Igartza sariaren laguntzaz. Izua eta desolazioa nagusi diren gizarte distopiko batean, elkartasunaren ametsari eta edertasunaren ilusioari eutsi nahi liekete pertsonaiek, nahi horrek nora ezean ibiltzera bultzatzen dituen arren. Atzekoz aurrera ordenaturik dago kontakizuna: kartzela eta heriotzatik abiaturik, haien aurreko maitasun istoriora eta borroka asmoetara. Horrela, amaierara iristen denean historiaren hasieran egongo da irakurlea

3 iruzkin

  • Joseba Ibarretxe
    Joseba Ibarretxe Asteartea, 09 Otsaila 2016 15:20 Iruzkin lotura

    Arazoa nirea izango da agian, baina gero eta gutxiago gustatzen zaizkit esperimentu literarioak. Arriskatzea eta ausarta izatea ondo dago, eskertzen da, baina batzuetan emaitza ez da espero dena. Hori gertatu zaio, nire ustez, Mikel Aylloni nobela honetan.
    Esaldi borobilez betetako nobela da, mezu sakonak transmititzen dituztenak, baina inprotanteena falta da: istorio sendo bat.
    Dena den, ez nuke inor desanimatu nahi. Niri neuri ez zait gustatu, baina baliteke beste irakurle askorentzat oso interesgarria izatea. Zenbat buru, hainbat aburu...

  • Ea 83.1
    Ea 83.1 Osteguna, 05 Azaroa 2015 21:33 Iruzkin lotura

    Egileak, lau atalean banatutako liburua aurkezten digu bakoitzari idazmolde desberdina ezarriz. "Muturrak ukitzen dira"-n kontakizun honetan kapituluak beheranzko zentzuan doaz, irakurketa bukatzerakoan irakurleak topatuz lanaren hasiera berean dagoela. Honela, kontaerak zirkulu bat osatzen du. Kapituluak nolanahi aldizkatu ahal izango dira baina emaitza beti berbera da. Pertsonaien batek dio zenbakiek gehiago atsegin dituala, haiekin jolas ditzakeela; letrak ordea arriskutsuagoak direla. Estilo filmikoa asko darabil argot berekia noizean behin erabiliz.
    Arrazoiren bategatik, duintasunaren gainbehera beharbada, humanitatearen bilakabidean inflexio-puntua markatzen duen Greba Handia delakoa burutzen da. Geldi gelditzea, azkarregi ibiltzea, ozen hitz egitea, ahapeka hitz egitea edo argazkiak ateratzea debekatuta dagoen munduan ... Liburuek “buruak nahasteko baino ez dute balio” edo "zabuak herdoilduta" ume zain. Mundu zaharra amaitzen den eta berri bat hasten den itxaropenarekin. Arazoa, haiek denboran bereizi ahal izatean errotzen da. Zirkulua.
    Sylvie eta Gerard kalean elkartzen dira eta arrotz den egoera kaotikotik ihes egiten saiatuz taberna batean sartzen dira. Aldous tabernara, guztion patuaren lekuko zintzo bezala bere hormetan hilerri-marrazkiak eskegitzen ditun toki hartara. Han segurtasun eza ere sentituz liburutegira tokiz aldatzen dira, kaleetako kaos-a bertsio literarioan eraman izana dirudien tokira. Gerard erregistratuta zegoen hotelera iritsi baino lehen egonaldi bat egiten dute parkean ere.
    Sylvie-k zeharbide honetako une batean argazki bat ateratzen dio Gerard-i. Urteak lehenago Sylvie-k bere lau lagunekin, zeinekin argazki bat duen, ibilbide berbera egin zuen. Argazkiak oroimen debekuaren salatari dira.
    Dena ikusten duen Begiak ez du barkatzen. Sylvie-ren lagun guztiek (geldoak) espetxean bukatzen dute, haien gomutapen eta zalantzen biktima bezala. Sylvie-rentzako (ekintzailea) hondamena.
    Beharbada kontakizuna erreferentziez gainkargatuta dago (Aldous Huxley, Bai mundu berria, Uhartea, 1984, Fahrenheit 451 ...) zeinen ezaguera txikienik gabe kontaera herren geratzen den.
    Hala ere, kontaketa itzaltsu honi ez zaio falta mezu bitxidun esaldirik.

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Astelehena, 03 Abuztua 2015 18:21 Iruzkin lotura

    Oso liburu arraroa Mikel Ayllonen lehenengo hau, eta oso aspergarria iruditu zait. Ia ia ez dut ezer ulertu eta nire intes bakarra izan da zenbat orrialde geratzen zitzaizkidan liburua amaitzeko. Distopia generokoa izatea ezin da aitzakia izan istorioa horrela kontatzeko, iruditu baitzait ez zuela ez hanka ez bururik.
    Beharbada arazoa nire buruan egon da eta ez liburuan, baina ezin dut gomendatu. Ea bigarren liburua!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago