Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Joxinixio gudaria

Joxinixio gudaria

Izenburua: Joxinixio gudaria

Idazlea: Mikel Atxaga

Argitaletxea: Auspoa

Urtea: 2015

Gure aurrekoek gerra egin zutenik ere ozta-ozta dakigu. Zaurituak, elbarrituak, osasuna, ondasunak eta lanbideak galdutakoak izan direnik doi-doi dakigu. Hiltzaileek, mendekatzaileek, salatariek eta lapurrek ez barkamenik eskatu zuten eta ez zigorrik jasan.

Gurasoek ez ziguten seme-alaboi ezer kontatu, ahaztu beharreko oker bat egin balute bezala. Berrogei urteko diktaduraren ondotik ere lehengo kontu guztiak isilik gordetzea erabaki zen, demokraziaren on beharrez. Gertatua arakatzea eta aztertzea baino nahiago izan da ezkutuan uztea. 

Anaiak anaien kontra, auzoak auzoen kontra, herritarrak herritarren kontra eta katolikoak katolikoen kontra gerra egitera behartzen direnean, egoera ankerrak, negargarriak gorrotagarriak eta, aldi berean, hunkigarriak ere gertatzen dira. Kontaera xume eta labur honek egoera horiek azalaraztea du helburu. Horretarako, baserritar xume bat aukeratu dut. Armarik hartzerik eta militar izaterik sekula bururatu ez zaion bat.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago