Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Neronek bizi izandakoa

Neronek bizi izandakoa

Izenburua: Neronek bizi izandakoa

Idazlea: Mikel Arginarena

Argitaletxea: Utriusque Vasconiae

Urtea: 2014

Mikel Arginarena Otamendi Errazkinen (Nafarroa) jaio zen 1943an. Gaztetxoa oraindik, Tolosako sakramentinoetan ikasketak egiteko zortea izan zuen. Filosofia eta teologian lizentziatua, kritikoa izan da beti Elizaren irakaspenekin eta gizartearen egiturarekin. Beti oposizioan ikusi du bere burua.

Ikastolen garaia zen eta han sentitu zen eroso zapalduta ikusten zuen Euskal Herriaren alde zerbait egiteko. Arizko Ikastolaren (Basauri) auzolanean murgildu eta 32 urtez aritu da talaia hartatik euskal hezkuntzaren urratsak hurbil-hurbiletik jarraitzen. Eta atera duen ondoriorik argiena hauxe da: euskaldunon herria ez dute politikoek, jakintsuek, intelektualek... aurrera aterako. Ateratzen bada, herritar xumeen ahaleginak aterako du. Eta Euskal Herriak "izan" nahi badu, herritarren saiamenak egingo du; eta ez gutxiengo batzuen mesedetan, denen premiak gogoan hartuko dituen gizartea eginez baizik. Euskal Herria ez da idilikoa, klase borroka hor daukagu: gazteen langabezia, pentsiodunen kezka, langileen hurrupakuntza...

Euskal Herria iraganari begira egon omen da denbora luzean eta etorkizunari begira antolatu behar omen du. Hori da liburu honetan datorren mezua: etorkizuna egiteko auzolana antolatu beharra dago.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago