Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Gizon gogorraren sekretua

Gizon gogorraren sekretua

Izenburua: Gizon gogorraren sekretua

Idazleak: Martin eta Xabier Etxeberria

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Gizon arrunt baten istorio da hau; halabeharrez, heroi bihurtzen den gizon gogor baten istorioa, Erre-ren istorioa. Inauteriak hastearekin batera, bizi den biltegiaren ondoko lantegian hilotz bat aurkitu dute, urkatuta, kolpatuta eta zaurituta, biluzik eta belarria eta zakila moztuta. Patuak nahi izan du belarria Erre-ren eskuetara iristea.

Bezperako mozkorraldiaren ondorengo ajeak arrazoia lainotu diote; hilketarekin zerikusirik izan dezakeela bururatu zaionetik, ez du bakerik. Horregatik, bezperako ibilerak argitu nahian, bart etxeratu bitarteko azkeneko orduak eman zituen putetxera itzultzea erabakiko du. Horrenbestez, susmatu ere egin gabe, heriotzaren errudunen peskizan nahastuko da hondohondoraino.

Thriller-aren estiloari jarraituz, emozioa piztea, tentsioa mantentzea eta suspenseari eustea lortzen duen inauteri- giroko eleberri ganberroa idatzi dute Etxeberria anaiek. Donostiako aldirietako industrialde batean dago istorioa kokatuta, krisiaren ondorio beltzez zipriztindutako agertokietan: taberna ilun bat, putetxe bat, hondoak jotako enpresa bat, biltegi zahar bat…

2 iruzkin

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Igandea, 03 Apirila 2016 14:59 Iruzkin lotura

    Oso liburu interesgarria ekarri digute Etxebarria anaiek, polizia-eleberria, hain zuzen. Guztiz harrapatu nau liburuak eta oso azkar irentsi dut amaierara heltzeko irrikan. hala ere, bukaerak ez nau asebete. Uste dut gauza batzuk zintzilik geratu direla (emaztearekiko harremana, esaterako) eta horrek oso liburu ona izatea galarazi dio.
    Halaber, liburuaren edizioa ez da oso zaindua izan: hatxe batzuk faltan edo sobran eta ergatibo plural asko txarto erabilita egon dira.
    Ondorioz, oso liburu interesgarria da, baina ez izan zitekeen bezain ona.
    Dena den, guztiz gomendagarria.

  • Senpere 4.1
    Senpere 4.1 Osteguna, 24 Iraila 2015 06:56 Iruzkin lotura

    Poliziako nobela horrek generoaren osagai guziak agerarazten ditu: hilketa misteriotsua, hilotz larriki kolpatua, lantegi baten nagusi erosia, prostituta laguntzailea, …, . Gertakariek protagonista nagusia norabide desberdinetara eramaten dute, berak gutti kontrolatzen ditu eta. Erre (duen izengoitia) inkestan oso sartuta dago berak nahi ez izanik ere. Halere intrigak ez nau asebete; kostatu zait haria jarraitzea. Etxeberria anaiaek 2009an idatzitako ARRAIN ABISALAK nobela askoz gehiago gozatu nuen.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago