Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Hemen naiz, ez gelditzeko baina

Hemen naiz, ez gelditzeko baina

Izenburua: Hemen naiz, ez gelditzeko baina

Idazlea: Markel Ormazabal

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2014

Kartzela-kronika honek Lisabören kantu bat hartu du izenburu, musika-oihartzunez zipriztinduta baitaude orriok. Eta kantu-bilduma hori iparrorratz hartuta, kartografo-lanetan dabil egilea.

Angelu-itsuz jositako geografiari aurrez aurre begiratu eta espazio estuan arnasbideen xerka abiatzen da. Bilaketa horretan geografia du hizpide nagusi eta lekuaren askotariko ertzak aipatzen ditu: leihoak, ziega, galeria, hormak... Mamutzar horren eraikuntza nondik datorren ulertu nahi du, harrapaturik duen mundu ankerraz jabetzeko. Horretarako ez du tokien deskribapenik egiten, ordea, kartzela-geografiaren askotariko diskurtsoak eta esperientziak biltzen ditu, eta era horretan esperientzia pertsonalaz haratago jotzen du, bizipen kolektiboa eraikitzeko.

Kartografo honek, beraz, geografiak irudikatuz, mapak bestelakotu nahi ditu, bere kokapenaz beste egiteko. Kronos baitugu kartzela baina, batez ere, topos krudel eta ikaragarria.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago