Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Franco hil zuten egunak

Franco hil zuten egunak

Izenburua: Franco hil zuten egunak

Idazlea: Koldo Izagirre

Argitaletxea: Susa

Urtea: 2016

Kaskagorrik hondartzara iritsi behar du futbolean aritzeko. Baina Franco komunismoaren mailua zen. Garai berrietara egokitu nahi du Martin Muñagorri kazetariak. Baina Franco kardinal bat bezala elizaratu zen paliopean. Jon Larreak marrazkiak egiten ditu Saharan. Baina Francok hogeita hemezortzi tonako zeroi bat ehizatu zuen Bizkaiko Golkoan. Doluzko xingola beltza lotu du Patxi Arizkunek besoan. Baina Francok luze bizi behar zuen, Jainkoak hala nahita. Ikasle nagiak labezomorro bat ikusi du gimnasiako patioan. Baina Francoko estatua erraldoi bat zeukan Ferrolen. Anita Alberdi ez da azaldu zinemarako hitzordura. Eta egun haietan guztietan hil zuten Franco.

Jende xume horren gaiztakerian Francok behin eta berriz hil behar izan zuen egun zoragarriak bildu ditu Koldo Izagirrek bederatzi ipuin marduletan.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago