Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Lorea Gernika, andrazko bat

Lorea Gernika, andrazko bat

Izenburua: Lorea Gernika, andrazko bat

Idazlea: Koldo Izagirre

Argitaletxea: Susa

Urtea: 2015

Hiru aldiz makurtu zen Ramiro Arrueren dantzari aingeruen azpian, luma eskuan zuela, Donibane Lohizuneko udal ezkongelan. Hantxe sinaturiko hiru hitzarmen estrategiko hauei esker, eta batez ere beste horrenbesteko banantzeen edo alarguntzeen ondorioz –ez dago garbi–, Lorea Gernikak nahikoa eusko bildu ahal izan du bizimodu erosoan laketzeko egungo euskaldunen izatea pairatuz, pentstatzen ikasiz, andrazko bihurtuz: ironia eta eztitasuna, umorea eta malenkonia.

2 iruzkin

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Asteartea, 08 Iraila 2015 20:54 Iruzkin lotura

    Ez zait batere gustatu Koldo Izagirreren azken liburua. Ez diot haririk (egon balitz) harrapatu eta iruditu zait ez zeukala ez hanka ez bururik. Lorea Gernika andrearen pasadizo nahasiak bata bestearen atzetik jartzea, inongo loturarik gabe, izan da, nire ustez, idazlearen lana, baina irakurle batzuok gehiago eskatzen dugu.
    Beraz, ezin dut gomendatu liburu hau.

  • Ea 83.1
    Ea 83.1 Astelehena, 13 Uztaila 2015 06:08 Iruzkin lotura

    Lorea Gernika andrazko euskaldun Kixote moduko bat da, zeinak zaldi bezala kakalardo hori bat duen eta Benedictine-z beteriko petaka bat lantza erara. Trenez ere tokialdatzen da; zelan ez inguru hauetan bizi izanda. Karriketan zehar ere asko mugitzen da.
    “Andrazko bat" izenburua ere izan lezake lanak, baina arruntegi geldituko litzateke, indar gabe. Egileak izen mardul eta, aldi berean, ederrarekin jo du. Liburua kapitulu gisako 53 egoeratan banantzen da eta Lorea Gernika Euskal Herriko toki desberdinetatik –Santurtzi, Aia, Hendaia, Tafalla, Antzuola, Deustu, Baiona eta abar–, pasatzen da. Istorio batzuek Errealismo magikozko ukitua ere badute.
    Baina, nor da edo zelako andrazkoa da Lorea Gernika, azalean Errusiar tundrako hogei azeri zuriren larruekin egindako beroki batez jantzita agertzen den emakumea?
    Bere gaztaroa arrainak despiskatzen pasatu zuen andrea: “Fabrikako umea naiz”.
    Ez da oso berbalduna. Hitzek adina indar dutenean gogoetek, hitzok soberan lirateke.
    “Eguna pentsatzen eman behar duela erabakitzen du noizean behin”.
    Bere ustez, “gero eta istripu gehiago ditu karrika zapaltzen dueneko”.
    Bera gai da hitz-joko bat Amaia Ezpeldoi detektibe ezagunari igarkizun moduan botatzeko, zein Satan gaur egungo gizartearen arazoetan sartzeko.
    Badaki argazkietako bere zimurrak kentzen dizkiotenean, bera ez dela irudi haietakoa. Baita ere "bizitzaren aurka" egiten duela.
    Karriketan dabil ergela izaterainoko perfekzioa ezin lorturik, adinak esleiturik doan lotsagabekeriarekin.
    Ez da “haizebelatsak “ kalteturik dagoela. Lur honek, orain apaindura bezala erakusten den goldeari, zor dionaz gomutatzen da.
    Behin, orbel-pilaketak abiadura handiko trenaren lokomotora bat gelditu bazuen, zer ez zuten lortuko emakumeek elkar harturik!
    Burua aldatzeko aukera ere izan zuen behin, baina...
    Lorea Gernika eta Amaia Ezpeldoi igo dira trenera. Geltokirik geltoki trenaren bagoi desberdinetan emakume gehiago, euren kabuz ezinbestean, egokitzen ari dira.
    Noizbait tokian tokikoa erabiliz, astindu ederra ematen dio egileak hiztegiari. Idaztea, heriotzaren aurkako borroka bada, bejondeiola Izagirreri.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago