Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Nola heldu naiz ni honaino

Nola heldu naiz ni honaino

Izenburua: Nola heldu naiz ni honaino

Idazlea: Kattalin Miner

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2017

Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea... Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna... Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatu emango diona.

2 iruzkin

  • Gasteiz 9.5
    Gasteiz 9.5 Astelehena, 08 Maiatza 2017 18:06 Iruzkin lotura

    Otsailaren bukaeran euskarazko liburu bat erosten saiatu nintzen, baina aurtengo bi liburu bakarrik zeuden argitaratuak: Kattalin Minerrena eta Ana Malagonena. Poztu nintzen, emakumezkoak izugarri gustatzen zaizkit, zer edo zer berezia daukatelako, nire ustez.

    Bestalde Kattalin jadanik ezagutzen nuen, behin baino gehiagotan Argia aldizkarian idazten duelako. 'Nola heldu naiz ni honaino' bi aldiz irakurri dut. Bigarrenean hobeto ulertu dut mamia eta gustukoa izan dut, batez ere bere estilo ironikoagatik eta pertsonaia nagusiagatik.

    Izan ere, pertsonaia nagusia, Jezabel, ikuspuntu psikologikotik oso ondo dago deskribatuta. Bere beldurrak, bere zalantzak , bere gabeziak eta bere bertuteak nabarmenak dira. Lucíak lagun leial bat bezala jokatzen du, nahiz eta haien arteko erlazioa jada bukatuta egon.

    Hala eta guztiz ere, Kattalin Minerrek ez du aipatzen soilik Jezabelen bizitzako hainbat zati, ezpada Ane Sagarzaren desagerpena, zeina pertsonaia nagusia obsesionatzera heltzen den.
    Pertsonaia nagusia, Jezabel, lesbiana izatea ere aipatzekoa da. Baita eskertzekoa ere, horrelako pertsonaiak ez dira sarritan ikusten euskal literaturan, eta gainera honek lesbiko taldearen ikuspenari laguntzen dio.
    Beste aldetik, Kattalin Minerrek honakoa idazten du 89. orrialdean: “Mundua ez da ezkertiarra, ez modernoa are gutxiago feminista".

    Eleberria lantokiko kafe makinaren aurrean hasten eta bukatzen da. Bitartean, irakurleak bakardadearen, heriotzaren, bizitzaren eta feminismoaren gaineko hausnarketez gozatuko du, asko.

  • Ea 83.1
    Ea 83.1 Ostirala, 21 Apirila 2017 10:14 Iruzkin lotura

    Jezabel gaztea da, lesbiana, ausarta lanean, zorrotza ... halakoa da, zirt edo zarteko emakumea. Bere arrainontzira ondo moldatzen den koloretako arraintxoa. Mirets daitekeen guztia du; dirua barne. Bere ekintzen zergatia eman beharrik ez du inori, independentea denez gero. Beno, hori uste zuen berak, erosiko zuen etxearen hipotekagatik banku batekin harremanetan hasi arte. Muzin egiten duen mundu horren partaide egiten da. Norberak mundua aldatu ordez, honek, munduak, norbera xurgatzen du, irensten du, norbera aldatzea lortuz: kontsumo-gizartearen bitartez, kapitalismoa etab.
    Oso ondo hornitutako burua eta asmoak argi zituela zirudien emakume honi, bere estrukturak zabu egiten hasten zaizkio bankariak eskainitako opari biren artean aukeratzeko gaitasun eza agertzerakoan. Ezagutzen dugula uste genuen Jezabel geure muturren aurrean desagertu zaigu. Bere ahulezia begien bistan geratu da.
    Begira nola, orrialdeak pasatzen gindoazen erara txotxongilo guztiei lepoa mozten zien neska hau, hilkorra dela konturatzen garen. Banketxetan eta notario-etxetan jokoz kanpo sentitzen da eta bere arimaren zati bat maileguaren interesagatik emango du, gainerako gizaki guztiok bezala.
    Bere arrainontzia kutsatua izan da eta Jezabel itsasorantz irekitzen da. Erromarako bidaiak guztioi arnasa ematen digu enkistatzen ari zen istorio honetan.
    Bizitza erabaki-hartze etengabea dela jada bazioen Pako Aristik 'Erabakia' olerkian. Zalantzak eta erabakiak metatuz heltzen gara gauden tokira. Nola heldu naiz ni honaino, gehienetan, galtzen dutenek, porrot egiten dutenek edo gutxienez gustura ez daudenek esaten dute euren baitan.
    Azkenez esan erlazio lesbikoen beste alderdi bat, ezezaguna gehienbat, erakusten digula.
    Bere idazte errazari esker pare bat arratsaldetan irakur daitekeen kontakizun ausarta.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago