Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Biribilgune

Biribilgune

Izenburua: Biribilgune
Idazlea: Katixa Dolhare-Çaldumbide
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2014

Biribilgune, Katixa Dolhare: Dotzena bat urtez Euskal Herritik kanpo ibili ondoren, izenik gabeko protagonistak erabaki du berriz itzultzea Harriaga bere sorterrira. Bake garaia hasia denez Euskal Herrian, espero du ahal bezain ongi berriz integratzen ahalko dela, ofizio aitorgaitza duen arren: Polizia Nazionaleko agentea da, eta lan egiten du Legez Kanpoko Immigrazio Errepresioaren zerbitzu batean. Burutzekoak dituen bi inkesten beharrendako, Senegalera eta ondotik Meaux hirira joanen da: hango herritarren bizitza partekatuko du, eta bidenabar hausnartuko nortasunaz eta elkar-bizitzaz.

2 iruzkin

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Igandea, 15 Azaroa 2015 21:45 Iruzkin lotura

    Liburu interesgarria Katixa Dolhare-Çaldumbideren lehenengo hau. Nabaritzen da lehen liburua dela, baina, hala ere, idazle on bihur daitekeela erakutsi du Katixak.
    Polizia baten ikerketa kontatzen digu eta ikerketak Senegalera bidaltzen du protagonista. Hortaz, Senegal ezagutzeko aukera izan dugu liburua irakurtzean eta hori oso gauza bitxia da euskal literaturan.
    Gustura irakurtzen da liburua, nahiz eta hegoaldekoentzat zaila izan erabiltzen duen euskara. Hala ere, hori bera pairatuko dute iparraldekoek euskal literatura gehiena irakurtzean.
    Ondorioz, gomendagarria da Katixaren lehenengo liburu hau.

  • Senpere 4.1
    Senpere 4.1 Astelehena, 26 Maiatza 2014 06:13 Iruzkin lotura

    Lehen liburu honekin Katixa Dolhare–Caldumbide-k nobela poliziaren generoa aukeratu du. Protagonista nagusia emaztea dugu, Legez Kanpoko Immigrazio Errepresioaren Poliziaren kidea dena. Miarritzen hasitako inkestak Senegalera eta Parisetik 60 kilometrotan dagoen Meaux hirira polizia emazte gazte hori eramanen du .Egia erran bi inkesta burutuko ditu – bat, pertsonala : auzoaldeko afrikar emezurtzaren burasoak bilatu - eta bestea ,ofiziala: Miarritzen prostituzio sarea manatzen duen senegalar bat aurkitu eta arrestatu,Afrikara ihes egin baitu. Detektibearen urratsak idazleak ongi ezagutzen dituen tokietara segitzen ditugu.Hori dela eta deskripzio zehatz batzuk egiatasuna emaiten diote kontaketari baina beste aldetik deskribapen horiek batzutan zehatzegiak izanik -bidai gidaliburu baten aran- eta intrigatik urruntzen gaituzte. Adibidez Gambia ibaiaren zeharkatzeko arazoak deskribatzen dituen pasarteak … Dena den erritmoa batzutan gehiegi emekitzen bada ondoko orrialdeetan kontaketak berriz bizitasuna atzematen du. Gainera KDC-k ongi harilkatu du istorioa idazkera bipil eta benetan eder baten bidez: eskuara aberatsa, joria, darabil batua eta euskalkiak abilki nahasten baititu.
    Egoera batzu estakuruak daude hausnarketa interesgarriak salatzeko: dela Euskal Herria ,euskara, ala Afrikako neo kolonianismoaren ondorioak, hiri inguruetako biztanleen egoera….. Gai hauetaz idazleak gogoeta egokiak uzten dizkigu.
    Ororen buru Biribilgune ez da bakarrik polizia nobela soila ,holako egitura ukan arren ; eleberria dugu bere osotasunean polizia generoa ganditzen duena.
    Oso gustura irakurri dut .Guztiz gomendagarria dago.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago