Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Literatura Hiztegi Tekniko Laburra

Literatura Hiztegi Tekniko Laburra

Izenburua: Literatura Hiztegi Tekniko Laburra

Idazlea: Karlos Linazasoro

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Literatura Hiztegi Tekniko Laburra idatzi du Karlos Linazasorok. Idazlan jantzi eta akademikoa, urteetako lanaren emaitza, literatura genero nagusien berri xehea ematen duena, ordena alfabetikoan, Adagiotik Zientzi Fikzio-ra, berezitasun guztiz partikular batekin: definizio bakoitzaren ondoren, egileak berak sortutako adibideak datoz beti, apaingarri baino gehiago, obraren benetako mamia eskainiz.
Idazle oparo, trebe eta malgu baten orain arteko lan gorentzat jo dezakegu hau: Linazasororen gustuko gaiak eta obsesioak aurkituko ditu irakurleak bertan, umore fin batzuetan ironiko besteetan absurdoa, argumentuetarako asmamen izugarria, amodiorako isuri diskretua, munduan arrotz sentitzearen kontzientzia, errealitatea azpikoz gora jartzeko joera eta sormena salbazio-oholtzat aldarrikatzea, guztiok itoko gaituen naufragioaren zain

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago