Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Ezpainak arrainak bezala

Ezpainak arrainak bezala

Izenburua: Ezpainak arrainak bezala

Idazlea: Karlos Gorrindo

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2015 

Kazetaria da Gorka, eta bere lanaren harira elkarrizketatu behar du Roberto Gorosabel eskultorea. Gogo handirik gabe hasiko da haren artearen munduan sartzen eta haren inguruko argi-itzaletan murgiltzen. Gorka, bestalde, seme bakarra da eta gurasoen zaintza egokitu zaio, batez ere, aita gaixo duenetik, amari lagundu nahiz.

Baina gauza guztien gainetik, nobela hau obsesio baten kontakizuna da. Obsesio patologikoa ia, desamodio istorio bat, sentimenduen gainbeheraren kronika etsia ere bai. Gorka erabat obsesionatuta bizi baita Marta bere andrearekin, eta harekiko harremanarekin. Martak harremana hautsi nahi du, eta Gorkak kosta ahala kosta salbatu nahi du. Neurotiko agertzen zaigu protagonista, errealitatea eta bere barne munduko mugak ez ditu argi.
Harreman horien azpiko gonetan, babes hartzaile eta emaile, ezusteko asko bizi izatea tokatzen zaizkio nobela honetako protagonistari, hasi eta buka bizkor garamatzan kontakizun honetan.

2 iruzkin

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Asteartea, 26 Uztaila 2016 12:15 Iruzkin lotura

    Azken liburua argitaratu zuenetik hogei urte pasatu direnean itzuli egin da Karlos Gorrindo helduentzako euskal literaturara.
    Liburu interesgarria ekarri digu, arrapaladan irakurtzen dena. Kazetari bati gertatutakoa kontatzen digu Gorrindok, haren emaztearekiko arazo larria eta egin behar duen elkarrizketa bat abiapuntutzat hartuta.
    Zaila egin zait irakurketa etetea eta, ondorioz, egun batean amaitu dut liburua. Beraz, oso gomendagarria da liburu hau.

  • Ea 83.1
    Ea 83.1 Ostirala, 04 Abendua 2015 12:53 Iruzkin lotura

    Ezpainak arrainak bezala. (Karlos Gorrindo)
    Egileak pertsonaia nagusiaren egoera sartu duen hormigoi-makina abiarazi du. Irakurleak, barrura begira dagoenez, ia-ia gogaitu egiten da, beti masa berbera, hainbeste jirabirarekin. Irakurleak protagonistaren jitea dakiela uste du: soilik haiek dituztela arazoak uste dutenetako gibel-handi bat; ez du inola ere ikusten beren emaztearekin duen arazoari aurre egiteko gai eta askoz gutxiago hura konpontzeko. Baina unea iritsita, protagonistari, pultsuak ez dio dar-dar egiten eta bere iritzia ematen du zentzuz. Nik praka-jario bat uste nuenak, muturreko egoera gehiagori aurre egiten die, beti jokatzen jakinez.
    Hau da kontaketatik atera ditzakegun ikasgaietako bat: muturreko egoeretan, nortasunaren bikoiztasuna zelan azaldu liteken.
    Senar-emazte arteko maitasuna dibergentea izan daitekeela, beste dedukzio bat izan liteke: bide-erdira gelditu zein heriotzaren ondoren arte luze iraun dezakek, ahal bestean.
    Kontaketan sartutako eskultorea eta bere inguruko kontu asko errealak dira, nabarmen. Ez dut asmatzen egileak pauso honekin istorioari pisu gehiago ematea nahi izan duen ala begi-keinu bat izan den.
    Nahiz eta idazleak ezustea azkenean ematea nahi izan, irakurleak heltzen dio liburuaren hasieran tratatutako pasarte bati zeinean ...

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago