Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Ukabilak eta loreak

Ukabilak eta loreak

Izenburua: Ukabilak eta loreak

Idazlea: Julen Belamuno

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Senarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar dion zinemagilea; errebantxa-konbatearen aurrean, bizitzaren borrokan ere zirt-zart egin behar duen boxeolaria…

Pertsonaien barrenean sartzeko abilezia aparta erakusten du Julen Belamunok estilo zehatz bezain dotore batean idatzitako istorio hauetan: izaki bakartiak gehienetan, bizitzak edo inguruak gaizki tratatuak sarri, bere burua gobernatzen ere asmatzen ez dutenak… Gizajoen katalogo bat, sakon-sakonean gutako edozein ere izan daitekeen bezalakoak.

2 iruzkin

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Azteazkena, 29 Ekaina 2016 20:29 Iruzkin lotura

    Liburu ona Julen Belamunoren lehenengoa. Zortzi ipuinez osatuta dago eta, nahiz eta maisulanak ez izan, interes osoz irakurtzen dira eta ez dago soberan dagoen ipuinik.
    Oso ondo idatzita dago liburua, estilo azkarra eta astirotsuagoa tartekatzen, eta Julenek erakutsi du kontuan hartzeko idazlea izan daitekeela.
    Beraz, gomendagarria da idazle berri baten lehenengo liburu hau.

  • Gasteiz 9.5
    Gasteiz 9.5 Azteazkena, 22 Apirila 2015 21:15 Iruzkin lotura

    Zortzi ipuinek osatzen dute “Ukabilak eta loreak”. Guztiek heriotzaz jarduten dute sakon edo azaleko eran.

    Lehen atala, “Oso gauza ohargarria”, original samarra iruditzen zait, pertsonaia nagusiari gustatzen zaiolako jendeak eskailerak igotzeko duen modua. Gainera, existentzialista kutsuko idazkera dauka: ”Ez dago salbaziorik, ez munduan, ez mundutik kanpo (ez politikan, ez erlijioan)”.

    Bigarrena, “Gauaren altzoan”, nostalgikoa eta malenkoniatsua da, zeren eta haurtzaroko oroitzapenei buruzkoa da.

    “Aitaren izenean” delako istorioa Donostiako zinemaldian jazotzen da. Atal honetan aitaren heriotza aipatzen da.

    “Ukabila eta loreak”, laugarrena, boxeolarien ingurukoa da. Julen Belamunoren arabera, “Bizitzan ere gauza bera gertatzen duk. Boxeoan bezala. Dena duk borroka, baina buruarekin borrokatu beharra zagok”. Hala eta guztiz ere, protagonista ez da boxeolaria, ezpada lore denda batean lan egiten duen emakumea, Marta hain zuzen ere.

    “Bizitzaren zentzua ” irakurtzean Kontakizun basatiak Argentinako filma etorri zitzaidan burura. Izan ere, hogeitaka urte zeramatzan protagonistak administrazioan lanean gau batean paperen gainean lokartu eta dena kiskalita geratu zenean.

    Gehien atsegin izan dudana “Txarrena opa” izan da, azken-aurrekoa. Irratiko saio batean entzuleek galdera honi erantzun behar diote: “Nolako heriotza opa diozu zure etsairik handienari?”.

    Pentsa daiteke heriotzaren gainean aritu direnez ipuin guztiak goibelak direla, baina ez, ikuspuntu ironiko batetik idatzita daude. Hori dela eta gozatu dut liburu hau irakurtzean.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago