Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Kamaradak

Kamaradak

Izenburua: Kamaradak

Idazlea: Joxe Iriarte 'Bikila'

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2016

1980ko ekainak 25, Nervaceroko langileek parlamentariak atxikitzen dituzte Bizkaiko diputazioan. 1984ko azaroak 2,3 Euskaldunako ontziolan, poliziaren oldar artean Pablo Gonzalez langilea hiltzen da. 1992ko urtarrilak 8, bi ertzainek Mikel Uribe junkiea hilik aurkitzen dute Joseph Conraden Ilunpeen bihotzean liburua altzoan. 1985eko otsailak 7, poliziak Arantxa Lopez atxilotzen du. 1985eko martxoaren 10ean, Aitor XXX Rainbow Warrior itsasontzian dago eztanda batek inarrosten duenean. 1986ko martxoak 25, Guardia Zibilak Joseba Fernandez bi bala gorputzean dituela atxilotzen du.
1971ko udaberria da eta Mikelek, Arantxak eta Josebak Periko Solabarria entzuten dute: Bada garaia aldatzeko. Ez dugu behar karitaterik, justizia baizik!.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Osteguna, 29 Iraila 2016 17:19 Iruzkin lotura

    Oso liburu interesgarria Bikilaren azken hau. Euskal langileen borroka da gai nagusia eta Nervacero eta Euskalduna enpresen gatazkan parte hartu duten sei lagun dira protagonistak. Kontaketa ez da lineala, etengabe aurrera eta atzera baitoa, baina interesa ez da galtzen inoiz.
    Azkar eta erraz irakurtzen da liburua eta zapore ona uzten du irakurketak.
    Beraz, gomendagarria da liburu hau.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago