Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Kapital publikoa

Kapital publikoa

Izenburua: Kapital publikoa

Idazlea: Jose Luis Otamendi

Argitaletxea: Susa

Urtea: 2014

Memoria zer den ez dakit
sikiera gorputz atala edo gaixotasuna balitz
agian asmatuko nuke deskribatzen
ezaugarriak sintomak neurriak
lot balekioke urtaro edo sasoi bati
epe mugaren bat jarriko nioke
baina memoriak
uste dut lekukoak etsaiak
lagunak eskatzen dituela
elkar hartzea
bat etortzea nolabait...
nago memoria dela
nahitaez bihotzerreaz irensteko zerbait

Euskal poesigintzako ahots nagusietako bat da Jose Luis Otamendi. Bere zortzigarren poema liburu hau hiru ataletan banatuta dator: "Bake hotza", "Jendea oinez" eta "Gosaria eta legea". Gogoeta sozial eta politikoetatik abiatu eta eguneroko bizimodu intimorainoko bidaia bat erakusten digu KAPITAL PUBLIKOA liburuak.

1 comment

  • Ea 83.1
    Ea 83.1 Larunbata, 17 Urtarrila 2015 06:18 Iruzkin lotura

    Euskal idazle ospetsu batek ea poesia zer zen galdetu zitzaionean honela esan zuen, gutxi gorabehera: “Edozein kontakizun osotzen duten esaldiak bi edo hiru zati egin eta goitik behera zutabe gisa jartzea da poesia”.  Ez dut aurkitzen adibide hoberik.
    Poesiaz ohitubakoak ez dagiazala beldurtu poesia hitzak. Lan hau ez da koadro abstraktu bat non eta batzuek arbolak ikusten dituzten eta beste batzuek errotak. Hemen ez dago neurririk; ez dago rimarik. Gai asko ikutzen dira, bai. Gaurkotasun nabarmenez jantziak: Lana, harremanak, egoera politikoa, mundua, toki fisikoak, hutsuneak, lagun hurkoa, iragana, geroa … eta abar luze bat.
    Zer pentsatu emateko moduko lana egin du Egileak

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago