Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Hutsaren itzalak

Hutsaren itzalak

Izenburua: Hutsaren itzalak

Idazlea: Jon Arretxe

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2014

Hainbat urtez bizirik irauteko borrokan ibili ondoren, Tourek Sira bere alabaren deia jaso du. Hendaiara datorrela esan dio, egun batzuk elkarrekin pasatu nahi dituela eta. Paperik ezaren arazoak saihesteko, Tourek Sa Kene bere amorantea bidaltzen du alaba autoz jasotzera. Baina Sira ez da hitzordura agertzen.

Hauxe da Toure “detektibe-igarle”aren hirugarren abentura. Arretxek koxka bat estuago egiten du, eta Saharaz hegoaldeko etorkinen egoera gordinean egiten du azpimarra. Hemen ez dago aurreko abenturetan hainbat irribarre, egoera barregarri edo ikerketa absurdorik. Bigarren plano batean geratzen da umorea eta ironia oraingoan. Paradisuaren ateetaraino iristeko ibilbide nekezkoak, mafien esku-sartze ankerrak, giza legearen etengabeko urratzeak hartzen dute protagonismoa… Intrigarik ez da falta, ordea. Egiantzekotasun handiko historia da Toure eta San Frantziskoko Afrika Txikiko bere lagunena, ahula ahaltsuaren kontrako borrokara behartzen duen historia.

Jon Arretxe berriz ere kontakizun poliziakoaz baliatzen da gure inguruan ikusten diren bidegabekeriak eta xenofobiaren orratzak zorrotz salatzeko.

5 iruzkin

  • Ea 83.1
    Ea 83.1 Ostirala, 18 Martxoa 2016 11:38 Iruzkin lotura

    612 €, Arretxeren liburua irakurrita nuen, beraz, Toure eta konpainia ezagutzen nituen. Honek ere bere une xelebreak baditu baina hura baino askoz sakonago eta krudelagoa da.
    Espero dut niri "eleberri beltza" gehiegi ez doakidalako ez izatea, baina irakurri dugun hau ahul samarra dela uste dut. “Eleberri beltza” oso delikatua dela sinetsi nahi dut; hemen aurkezten zaiguna baino gehiago bai behintzat. Delikatua da bere argumentuan zehar uzten ari delako mantentzen duen adierazgarriak, lagin txikiak, xehetasun hutsalak. Errespetu handia diot eleberri beltzari, behin irakurtzen hasiz gero amaitu beharra dela uste dudanez; aipatutako xehetasunak ez galtzeagatik, batez ere.
    Eta nik, ohituraz, liburu bataz hasi, beste bataz jarraitu eta gero berriz lehengora itzuliz ba aztarna txiki horiek galtzen ditut. Eta hori gertatu zait, huskeria batzuk jokoz kanpo harrapatu nindutela. Hala ere ahul aurkitu dut. Ez gaiagatik, ez, baizik eta gertaerak igarotzen ari diren moduagatik. Kasualitate gehiegi aurkitu ditut korapiloa soltatze horretan. Hori bai, gai oso sakon eta serioak: umeen trafikoa, organoena, prostituzioa, salakeriak, autoritatearen nagusitasun harroputza, beltzetaranzko mesfidantza, “bizitza bikoitza” … Eta orain da nire lagun batek esango lukeenean: "Bai baina ondo montauta eukan Toure honek. Han Afrika-ko bere emazte gizajia itxaroten noiz pasako Europara, eta bera hemen dale ke te fuego".

  • Alegia 41.1
    Alegia 41.1 Osteguna, 27 Azaroa 2014 18:54 Iruzkin lotura

    Kanpotarren inguruan gaur egun dabiltzan esames eta eztabaiden artean, ezezagunagoa zaigun ikuspegi bat islatzen du liburuak. Ukitzen dituen gaiak, gordinak, gogorrak izanik ere, badirudi zoritxarrez beraien egunerokoan nahiko ohikoak direla. Bestalde, sarritan guri lana kentzera etorri balira bezala ikusteko arriskua izaten dugu, baina ez gara konturatzen, edo ez dugu konturatu nahi, askotan guk egin nahi ez ditugun lan asko egiten dituztela. Irakuterraza da eta haria galdu gabe irakurtzen jarraitzeko gogoa pizten du. Gomendagarria.

  • Zalla 63.1
    Zalla 63.1 Osteguna, 06 Azaroa 2014 15:37 Iruzkin lotura

    Aurreko bietan legez baina modu gordinagoan agerrarazten dizkigu etorkinen nekeak eta lanak, bertakoen bazterkeria, polizien gogorkeria, etabar. Entretenigarria bada ere, eta intriga falta ez zaion arren, literatura aldetik errazegia iruditu zait. Touré familiakoa egin zaigu jadanik.

  • Oñati 45.2
    Oñati 45.2 Azteazkena, 23 Uztaila 2014 13:14 Iruzkin lotura

    Toure pertsonaiaren hirugarren liburua Jon Arretxeren eskutik. Lehenengoak bigarrenaren irakurketaren bultzada eragin bazuen, zergatik ez hirugarrena irakurri aurretik abisatzen badigute pixka bat ezberdina izango dela istorio hau? Eta abisu hori egon arren lehen kapituluan, 40. orrialderaino, ikus ditzakegu pertsonaia nagusiaren ezaugarriak eta aldrebeskeriak baina orriek aurrera egin ahala istorio berria belzten doa. Bere “lagun” Ertzainek ezohiko eskaera bat egiten die eta bigarren gertakari nagusi bezala bere alabaren desagerpena dago.
    Nola egingo die Afrikar etorkinak aurre situazio berri hauei? Hori jakiteko irakurtzen jarraitzera behartzen zaitu istorioak...
    Eta nola ez, aurreko liburuetan gertatu den bezala, istorioak biratzen dituzten gertakariek behin baino gehiagoetan harrituta utziko dute irakurlea.

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Larunbata, 21 Ekaina 2014 21:59 Iruzkin lotura

    Toureren hirugarren liburua ekarri digu Jon Arretxek eta esan behar dut ez dela besteak bezalakoa. Aurreko bietan umorea nagusi bazen, honetan guztiz desagertu da. Liburu hau gogorra da, gogorrak direlako ukitzen dituen gaiak (nesken eta umeen trafikoa, umeen organoen trafikoa) eta gogorra delako pertsonaia batzuei gertatzen zaiena. Amaierak ere oso gauza larria gertatuko dela iradokitzen du.
    Bestalde, irakurketa erraza eta ahalegin berezirik gabekoa da, baina horrek ez du nahi esan zaindua ez denik. Halaber, Arretxek tentsioa mantentzen jakin du liburu osoan, eta, horregatik, ezin da noizean behin irakurri. Aitzitik, liburua hartu eta amaitu arte irakurri behar da.
    Beraz, oso gomendagarria da liburu hau, nahiz eta zapore mingotsa utzi Toureren "lagunak" garenongan. Ea laugarren liburua badatorren, seinale ona izango litzateke!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago