Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Sator lokatzak

Sator lokatzak

Izenburua: Sator lokatzak

Idazlea: Jon Arretxe

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2016

San Frantziskoko Afrika Txikia da berriz ere gure igarle-detektibearen ibileren lekuko. Aurreko bere bizimodu hondatua konpontzeko asmoz, bere betiko harremanak berreskuratzen hasten da (Sa Kene, Osman, Aliou, Xihab). Gogorra da paperik gabekoen eguneroko bizimodua amestutako “Paradisoan”, klandestinitatera kondenatuta, ihesi ateratzeko aukerarik gabe. Mantenua eta etxea bermatzeko lehian bitartekoak falta dituzte eta xenofobia sobera dute inguruan. Horri erantsi behar zaio poliziak ez harrapatuak izateko paranoia, deportazioa ekarriko bailuke berehala, esperantza bila irten ziren leku berberera, alegia txirotasunik handienerako itzulia. Gauza bat bakarra dago beltzagoa: koakzioa. Indarrez poliziaren laguntzaile bihurtzea, inguruan bera bezalako egoeran dabiltzanak salatzera behartuko dutelako.
Arretxe saiatua da orain baino lehen ere emigrazioaren azpimunduaren deskripzioa egiten, ‘ikusten’ ez diren horien eguneroko bizimodua bistaratzen, eta hori dena hizkuntza bizkor dinamiko eta gordinarekin.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Azteazkena, 18 Urtarrila 2017 18:21 Iruzkin lotura

    Toureren bosgarren liburua ekarri digu Jon Arretxek eta hirugarrenean hasitako tonu beltzarekin jarraitzen du liburu honetan. Gero eta bizitza ilunagoa du Tourek eta ez dirudi patua aldatuko zaionik, ez berari ezta bere lagunei ere.
    Arretxek, beste behin, maisuki deskribatu dizkigu Bilbo Zaharreko gaiza-taldeak (beltzak, mairuak, ijitoak, txinatarrak, geratzen diren zuri bakanak, lapurrak, yonkiak, prostitutak, etab ) eta euren alferreko bizitzak. Jon Arretxeren liburuei esker, oso ezaguna egiten ari zaigu bilbotarrontzat berez oso ezezaguna den auzo hori.
    Liburu honetan ere Toureren lagun guztiak agertzen dira: Osman, Xihab, Kristina, etab. Baina orain pertsonaia berri bat agertzen da, Sergio itsua, eta ustekabea da amaieran agertzen dena berari buruz.
    Oso azkar irakurtzen da liburu hau, beste lauak bezala, eta horietan bezala inoiz ez da galtzen interesa, oso abiadura azkarreko argumentuari esker.
    Oso gomendagarria da liburu hau, besteak bezala. Izan ere, Toureren istorioa irakurri dugunontzat derrigorrezkoa da serie osoa irakurtzea, nahiz eta mingarria izan protagonisten patu iluna. Ea hurrengo liburuan bizitza alaitzen zaien Toureri eta bere lagunei!!!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago