Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Ohe hotzak

Ohe hotzak

Izenburua: Ohe hotzak

Idazlea: Jon Ariza de Miguel

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2016

Harremana izandako eta gero hoztutako lagun bati bigarren aukera bat ematea erabakitzen du nobelako protagonista izengabeak. Bizitza eta bertatik gustatzen zaigun guztia –ardoa, musika, liburuak, solasa…– atseginagoak baitira norbaitekin konpartituz gero; baina, igurtziak higadura sortzen duen bezala, konpainiak berekin dakar beti nekea, komunikazioak isiltasuna, besarkadak arrakala. Berea ez den hiri eta herrialde batean, eguneroko gertakari, paisaia eta jendeen aurrean begirada jakin minezko eta gogoetalaria darabil narratzailea ere baden pertsonaiak, mundua aldi berean arrotza eta maitagarria dela sentitzen duenaren jokabide amultsu eta zirikatzailea. Egile berri bat aurkezten zaigu nobela honen bitartez eta gurean ez dagoen ahots bat dakarrela esan liteke: dotoreziaz eta sentiberatasunez jantzia, umoretsua eta sentsuala, kulturaren eta bizitzaren zaletasunak elkartzen dituena.

1 comment

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Igandea, 30 Urria 2016 10:18 Iruzkin lotura

    Oso ustekabe ona Jon Ariza hasiberriak eman didana, bere lehenengo liburu hau benetan berezia eta ona da.
    Protagonista xelebre baten pentsamenduak eta bizipenak ditu argumentu bezala, baita bere lagun xelebre Petuxkiren eta Tzortxokenak ere.
    Gozatu egin dut ironiaz betetako liburu hau irakurtzen eta pena eman didate irakurketa amaitzeak eta eleberria luzegoa ez izateak. Idazketa erraza bezain aberatsa izan da, erraza bezain jasoa.
    Biziki gomendatzen dut liburu hau eta nago Jon Arizak etorkizun oparoa izango duela euskal literaturan bide beretik jarraitzen badu. Nik behintzat irrikan itxarongo dut bere bigarren liburua.
    Ea laster argitaratzen den!

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago