Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

Hiri hondakin solidoak

Hiri hondakin solidoak

Izenburua: Hiri hondakin solidoak

Idazlea: Jon Alonso

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2015

Enekoitz Ramirezek, Lanbas, etakide ohi, preso ohi, arte salerosle ohi eta lapur ohiak zintzoen saldoarentzat lanean jarraitzen du. Oraingoan Euskaltzaindian jasotako hainbat mehatxu ikertzen jarriko dute lehenik eta, gero, Bartzelonan, edukiontzi batean biluzik agertu den Kasimiro Argiturri abokatu, sukaldaritza-kritiko, polizia eta bestelako jendilajearekin nahastuko da. Baina, haren zoritxarrerako, oraingoan zintzoen aldean.

 

2 iruzkin

  • Irun 67.1
    Irun 67.1 Osteguna, 12 Maiatza 2016 19:28 Iruzkin lotura

    Kostatu zait irakurtzea. Hasiera potentea da baina gero ez dakizu zertara datorren hurrengoa. Lanbasen burutazioak oso interesgarriak dira baina ildoa galtzen duzu. Eta berriz agertzen denean ez dakizu non zeuden. Dialogo batzuetan ez dakizu nork esaten duen zer. Eta azken atalean erritmoa asko indartzen da eta desiatzen zaude jakiteko nola bukatzen den, baina bukaera oso fortzatua da

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Asteartea, 29 Abendua 2015 22:01 Iruzkin lotura

    Jon Alonsok berriro ekarri digu suspentseko liburu bat Enekoitz Ramirez "Lanbas" pertsonaiarekin eta esan behar da aurreko eleberria baino borobilagoa dela hau. Eleberri beltz onek eduki behar dituzten elementuak badauzka liburu honek eta, beraz, ez dago aspertzerik hau irakurtzen. Amaiera ere oso ondo harilkatuta dago eta arrapaladan irakurri behar dira azken orriak, liburuak sortzen duen tentsioak hala eskatuta.
    Ondorioz, guztiz gomendagarria da Jon Alonsoren azken liburu hau.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago