Дървен материал от www.emsien3.com

The best bookmaker bet365

The best bookmaker bet365

Menu

12etan bermuta

12etan bermuta

Izenburua: 12etan bermuta

Idazlea: Jasone Osoro

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia,… sentimendu-sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu eleberri honetako protagonista Bertak, bere bizitzaren errepasoa egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasean: ama, aita, alaba, senarra, amama, anaia, maitalea, laguna… Mosaiko baten eran eraiki du Jasone Osorok lan hau: pieza txikiz osatua, tesela bakoitza kolore batekoa, denak bere horretan bixiak eta bitxiak, baina elkarren ondoan jarrita koadro eder eta harrigarri bat osatzen dutenak, kaleidoskopio bat bezain ñabar eta mugikorra, urtetako esperientzia bital eta artistikoa erakusten duena; sortzailearen heldutasun emankorra...

3 iruzkin

  • Eibar 101.1
    Eibar 101.1 Osteguna, 02 Ekaina 2016 13:41 Iruzkin lotura

    Ideia oso orijinala garatu du Jasonek norberaren ikuspuntutik familia arteko maitasun eta gorroto egoera aldakorrak azaleratuz. Erraz irakurtzekoa benetan. Dena den, protagonistak kasu exajeratuak iruditu zaizkit; ez zuen zergatik horrelako pertsona konfliktiboak hautatu behar; familia arrunt bat hautatu izan balu uste dut berdin-berdin plantea ahal zitzakeela egoerak eta hurbilago geratuko zitzaizkigun.

  • Bilbo 54.3
    Bilbo 54.3 Osteguna, 05 Maiatza 2016 21:26 Iruzkin lotura

    Oso liburu berezia Jasone Osororen azkena. Bakarrizketaz eta pentsamenduz osatuta dago, neska baten bizitza korapilatsua azaltzearren. Erraz eta azkar irakurtzen da baina ez zaizu gogorapen handirik geratzen liburua amaitzean. Izan ere, liburua amaitu ondoren gordetzen da eta kitto.
    Beraz, ez dut uste Jasoneren libururik onenetarikotzat hartuko denik azken hau.
    Ondorioz, denbora-pasa arin bezala bakarrik gomendatuko nuke, literatura nahi duenak hobe beste bat irakurtzea.
    Ea hurrengoan!!!

  • Portugalete 62.1
    Portugalete 62.1 Osteguna, 03 Martxoa 2016 10:54 Iruzkin lotura

    Erraza irakurtzeko, originala kontatzeko hautatu duen perspektiba, baina ez nau bete Jasoneren azken liburuak. Errekurrenteegia, beltzegia ... eta gainera izenburuari ondo egokitzen ez zaiona; edo izenburua bera liburuari ez dagokiona, nahi duzuen bezala. Izan ere, tituluak erreferentzia egiten dio protagonistaren harreman sare zabaleko pertsona jakin bati, maitaleari. Eta liburua bukatuta badirudi pertsona honek ez duela izenburuak eman asmo dion zentraltasun hori.

Iritzia eman

Edukiak

Lanak

Multimedia

Zerrendak

Sare Sozialak

Info gehiago